Albistea

  • Foruzaingoak, berriz ere Eguzkik abisatuta, babestutako espezie disekatuak internet bidez saltzeko saio berri bat zapuztu du

    2018-02-02
    Partekatu - Compartelo

    disekatuakForuzaingoak, Eguzkik abisatuta, Urrotzeko herritar bat salatu du, babestutako hainbat animalia disekatu internet bidez saltzen saiatzen ari zelako. Zehatz-mehatz, zalepelatz bat, urubi bat, lepahori bat, kattagorri bat eta hegabera bat.

    Piezak bahitzeaz gain, Foruzaingoak erantzuleari espediente ireki dio Basafauna Babesteko Legea urratzeagatik.

    Hau izan da urtea hasi zenetik Foruzaingoak alor honetan egin duen bigarren ekintza. Izan ere, orain dela gutxi arrano beltz bat bahitu zuen Tutera aldean. Kasu horretan ere Eguzkik abisatuta (http://eguzki.org/2018/01/10/foruzaingoak-bere-egin-du-eguzkik-abisatuta-partikular-batek-internet-bidez-saldu-nahi-zuen-arrano-beltz-disekatu-bat/).

    Bizirik nahiz hilik direla, espezie babestuen eta beraien atalen salerosketa debekatuta dago. Internet bihurtu da legez kanpoko salerosketa-bide eta aldi berean erakusleiho. Salbuespenak salbuespen, traba handirik gabe.


    Partekatu - Compartelo