Albistea

  • Larrun Ez Hunki! elkarteak maiatzaren 21ean mobilizatzera deitu du

    2018-05-15
    Partekatu - Compartelo

    Argazkia: Xareta.eus.

    Argazkia: Xareta.eus.

    Larrun Ez Hunki! kolektiboak datorren astelehenean, hilak 21, mobilizatzeko deia egin du. Ipar Euskal Herrian festa-eguna izango da eta, festa-eguna izanda, jende asko igoko da Larrunera. Gauzak horrela, Larrun Ez Hunkik nahi duten guztiei proposatzen die tontorrean argazki kolektibo bat ateratzea, goizeko 10:30ean. Gero, 11:30ean, elkarretaratze bat egingo da San Inazioko lepoan, non ekitaldi bat egingo den, musika eta hamaiketakoa lagun.

    Pirinio Atlantikoetako Kontseilua “La Rhune 2020″ proiektua sustatzen ari da, Larrun mendiko instalazio turistikoak (aparkalekuak, kremailerako trena nahiz goiko benten ingurua) “eguneratzeko” helburuarekin. Kontuan izan behar da Larrunek urtero 360.000 bisitari izaten dituela eta, horren ondorioz, dagoeneko, ez Iparraldeko baizik eta Departamentu osoko lekurik bisitatuena dela. Larrun Ez Hunkik gogorazten du Larrun Natura 2000 Sarearen parte dela, eta neurriak behar dituela natura zaintzeko eta biziberritzeko, ez turismoa areagotzeko. Kolektiboak dagoeneko 10.000 sinadura bildu ditu Kontseiluak bultzatzen duen proiektuaren aurka.

    Informazio gehiago: http://eguzki.org/2017/08/17/larrun-ez-hunki-stop/

    larrun


    Partekatu - Compartelo