Albistea

  • Ulian ehiza berriz ere ez baimentzeko martxa

    2018-05-20
    Partekatu - Compartelo

    ona Pertsona ugarik prte hartu du gaur goizean Eguzkik Ulian berriz ere ehiza baimentzearen kontra antolatu duen martxan. Ategorrietatik baina baita beste zenbait lekutatik ere abiatuta, eta ohiko bideetatik baina baita bide “sekretuetatik” ibilita ere, Txintxerpera iritsi dira, non Pasaiako Itsas Festibala ospatzen ari zen.

    Martxaren bidez, mendiaz gozatzeaz aparte, antolatzaileek ohartarazi nahi izan dute Ulian ehiza berriz baimentzeko arriskuka bene-benetakoa dela. Ehiza baimentzea oso kaltegarria litzateke Uliaz modu seguruan disfrutatu ahal izateko, jakina.

    Honi dagokionez, antolatzaileek jakinarazi dute iaz 110.418 pertrona ibili zirela Talaia bidetik, alegia, Uliako bide nagusitik. Eta persona horiei gehitu beharko litzaizkieke Ulia aldez alde zeharkatzen duten gainerako bideen sare trinkotik ibiltzen direnak.  Hori, hegoaldeko maldan kokatuta dauden etxebizitzak, ikastola eta institutua nahikoa arrazoi dira Ulian ehiza berriz egin ez dadin.

    Gogorazi dute herritarren artean Uliari buruz egindako azken galdeketan, ehiza baimentzeko aukera zela kezka nagusia.

    Gauzak horrela, antolatzaileek Donostiako eta Pasaiako udalei, baina batez ere Foru Aldundiari, ehiza berriz ere ez baimentzeko eskatu diete.

    Hona hemen gaurko martxan ateratako beste pare bat irudi:

    ulia2 ulia1Bestalde, gaurko martxa ez da asteburuan Uliaren bueltan egindako ekintza bakarra. Izan ere, atzo, Pasaiako Itsas Festibalaren barruan, Eguzkik Ulia-Jaizkibel itsas babesguneraren aldeko erakusketa paratu zuen San Pedroko frontoian. Egitaraua hitzalde batekin eta ipuin-saio batekin biribildu zen.

    Hona hemen San Pedroko frontoian ateratako bi irudi:

    sanpedro3 sanpedro1


    Partekatu - Compartelo