Albistea

  • Lasarte-Oriako Udalak Erraustegiko goi-tentsioko lineari baimena eman dio, Aire Garbiak aurkeztutako 300 sinadura baino gehiagori jaramonik egin gabe

    2018-05-31
    Partekatu - Compartelo

    Aire Garbiak 300 sinadura baino gehiago bildu zituen hamar eguneko epe eskasean. Udalak ez ditu kontuan izan.

    Aire Garbiak 300 sinadura baino gehiago bildu zituen hamar eguneko epe eskasean. Udalak ez ditu kontuan izan.

    Erraustegiak lasarteoriatarron osasunean izango duen eragin guztiz kaltegarriaz kezkatuta eta Eskuzaitzetarekin lotuko duen 132kV goi-tentsioko linearen trazadoak udalerriko lurretan eragingo duen ingurumeneko triskantzaren jakitun, maiatzaren 3an egindako agerraldian GHK-k eskatutako obra lizentzia ez emateko eskaera luzatu zion Aire Garbiak Udalari.

    Labur bada ere, gogoratu behar da GHK-k aukeratutako trazadoak Donostialdeko PTPean aurreikusitakoak baino askoz gehiago sartzen dela udalerriko lurzoruetan, eragin ekonomiko eta ingurumenezkoak larriagotuz. Altxatuko diren dorreak eta horiek eraikitzean irekiko diren pistak y sarbideak Babestutako Baso-eremu eta Babes Bereziko Landa-eremuetan kokatuta daudela; horrek paisaian, landaredian eta faunan, hegazti faunan batez ere, suposatuko dituen ondorio larri eta errekuperaezinekin, kasu askotan. Inpaktuaren larritasuna areagotu egiten da zuhaizti hori Lasarte-Oriak duen bakarrenetakoa dela kontutan hartzen badugu.

    Goi-tentsioko lineak hondatuko duen parajea Buruntzako bidetik ikusita. Eskuinean ikusten den eraikina Azkorteko baseliza da.

    Goi-tentsioko lineak hondatuko duen parajea Buruntzako bidetik ikusita. Eskuinean ikusten den eraikina Azkorteko baseliza da.

    Goi-tentsioko linearen aurkako mobilizazioa, Azkorteko ermitaren aurrean.

    Goi-tentsioko linearen aurkako mobilizazioa, Azkorteko ermitaren aurrean.

    Bazegoen, gainera, beste elementu kezkagarriagoa: hasierako planoetan aurreikusitako trazadoa aldatu eta bakarrik Urnieta, Lasarte-Oria eta Donostiako lurretan barrena pasako da, azkenean, goi-tentsioko linea; PNV-PSOE binomioak gobernatzen duten udalerrietatik, hain zuzen. Baimen eta lizentziak ematerakoan malguagoak izango zirenak? Kasualitatetan ez dugu sinesten.

    Kezka hauek bultzatuta, presazko sinadura bilketa bati hasiera eman genion. Horrela, denbora tarte labur batean eta oso kanpaina xumea eginda, herriko hainbat talde politiko eta eragileen babesaz gain, 350 herritar baino gehiagoren sinadurak bildu dira. Pozik gaude.

    Hala ere, gure kezkak bete egin dira: maiatzaren 16ean Alkateak sinatutako Dekretu baten bidez 132 kV goi-tentsioko obra lizentzia ematen zaio GHK-ri. Espero moduan, malgua izan da Lasarte-Oriako Udala. Aire Garbian ziur gaude askoz zorrotzago joka zezakeela Udalak lasarteoriatarron osasun, ekonomia eta ingurumenaren defentsan. Baina ez du egin. Ezin diogu Akateari sinetsi esaten duenean lasarteoriatar gehiengoaren nahia defendatuko duela, nahiz eta bera ados ez egon. Lasarteoriatar gehienok ez dugu Erraustegia nahi. Ederki daki hori Alkate jaunak eta, nahi izanez gero, askoz zorrotzago izan zitekeen gure ume, heldu eta adinekoen osasunaren defentsan. Lasarte-Oriako lur, landaredi eta faunaren errespetoan eta defentsan.

    logoak[1]


    Partekatu - Compartelo