Albistea

  • Hitzordua asteburuan Zubietan, Iraultza Txikien Akanpadan

    2018-09-19
    Partekatu - Compartelo

    AkanpadaAsteburu honetan, Lurralde Askeak antolatuta, Iraultza Txikien Akanpada egingo da Zubietan. Bertan, bestelako Euskal Herriaren alde lan egiten duen herritar eta herri mugimenduak bilduko dira. Erraustegiak protagonismo berezia izango du, jakina. Zehatz-mehatz, igande arratsaldean bi ekitaldi izango dira: lehendabizi, 16:00etan, aitortza ekitaldi bat aurreko legealdian erraustegia bertan behera utzi zuteneti, bereziki Ainhoa Intxaurrandietari eta IƱaki Errazkini, horiei ordainarazi baitiete erakutsi zuten zintzotasun ausarta; bestetik, Gipuzkoa Zutikek antolatuta, martxa obretara.

    Erraustegia-makro-kartzela[1]

    Erraustegiaren kontrako Mugimenduak parte hartzeko deia egin du. Hainbat herritatik Lasarte-Oriaraino Topoz joateko deialdiak ere egin ditu. Zehatz-mehatz, honako hauek:

    * Irunen: 14:30 geltokian, 14:37koa hartzeko

    * Oiartzunen: 14:40 geltokian 14:50ekoa hartzeko

    * Errenteria: 14:45 geltokian, 14:53koa hartzeko

    * Pasaia: 14:45ean geltokian 14:57koa hartzeko

    * Donostia erdialdean 15:00etan Easoko Euskotren geltokian, 15:13eko trena hartzeko.

    Gainera:

    * Lasarte-Orian, Euskotren geltokian 15:15ean, 15:25ean datozenak jaso eta Zubietara abiatuko gara.

    * Andoainen bus berdearen geltokian geratu dira, 15:15etakoa hartzeko.

    * Usurbilgo zutabea 15:15 Mikel Laboa plazan, 15:30ean aterako da.

    Honako esteka honetan Iraultza Txikien Akanpadari buruzko informazioa aurkituko duzue, hainbat bideo bitxi barne:

    https://labur.eus/b1haV

    erraus1erraus2


    Partekatu - Compartelo