Albistea

  • “Erraustegia gelditu!” manifestazioa, urriaren 27an

    2018-10-02
    Partekatu - Compartelo

    erraus-prentGipuzkoan erraustegiaren kontra ari diren plataforma eta talde guzti-guztiek deituta, urriaren 27an manifestazio handia egingo da Donostian. Arratsaldeko 5etan abiatuko da Mendeurrenaren Plazatik, “Erraustegia gelditu!” lemapean. Gaur ezagutarazi dute ekimena, Donostiako Udaletxean bertan eginiko prentsaurrekoan.

    Adierazi dutenez, “mundu osoan erraustegi toxikoak ixten ari diren honetan, Gipuzkoan bat ireki nahi dutela ikusita, MANIFESTAZIO GARRANTZITSUA deitzen dugu urriaren 27rako. Alferrikako azpiegitura toxiko hau soilik herritarrok kalean presioa eginez geldituko dugu”.

    Deitzaileak honako hauek dira: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Mediku Taldea, ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, Eguzki, Ernai, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta No + Precariedad.

    Mobilizazio honi buruzko informazio gehiago ere iritsiko da, baina, momentuz, apuntatu data.

    erraus-kartela


    Partekatu - Compartelo