Albistea

  • Gorka Alberdi: “Urola ibaira hondakin pila bat botatzen dugu; ez dugu kontzientziarik”

    2018-10-06
    Partekatu - Compartelo

    urola1Urola ibaiko urak ez doazela garbi salatu du Gorka Alberdik, Eguzki talde ekologistaren izenean. Azkoitian, ibaiaren kilometro bat aztertzen aritu da azkenaldian, eta ohartu da “hondakin ugari” botatzen dituela jendeak egunero ibaira. “Konturatu naiz sekulako plastiko jarioa daukagula, zabor poltsak ere botatzen dituzte leihotik… Kaka pila bat dago ibaian”. Zabor horiek egunerokotasunean ez dira ikusten, ibaiko urek eramaten dituztelako. Dena den, azken bizpahiru hilabeteetan ur gutxi eraman du ibaiak, eta hondakin horiek ikusgai gelditu dira eta Gorkak argazki ugarirekin dokumentatu ditu.

    Urola Kostako Hitzak Gorka Alberdik Eguzkiren izenan eginiko salaketaren berri eman du.

    urola2


    Partekatu - Compartelo