Eguzkik gasoil-isurketa berri bat salatu du Ondarroan
2018-10-07
Partekatu - Compartelo
Portu inguruko bizilagunek portuko uretan gasoil isuria zegoela ohartarazi zioten, domekan, Eguzkiri. Horrelakoak sarri eta inor zigortu barik egiten dira. Azkenaldian, portuan ez ezik errekan ere, hainbat isuri egon dira. Egoera onartezina da, eta erantzukizuna daukaten erakundeek ez dute gauza handirik egiten. Aurten bertan gisa bereko hainbat salatu ditu Ondarroako Eguzkik.