“Erraustegia gelditu!”, manifestazio garrantzitsua larunbatean Donostian
2018-10-24
Partekatu - Compartelo
Erraustegiaren kontrako manifestazio garrantzitsua izango da larunbatean, urriak 27, Donostian. 17:00etan abiatuko da Mendeurrenaren Plazatik, Eusko Treneko Amarako geltokitik gertu, eta Alderdi Ederren bukatuko da. Manifestazio jendetsua izango da, seguru. Eguzkikook ere parte hartuko dugu, jakina, eta zu ere parte hartzera animatu nahi zaitugu.