Legez kanpoko isurketa kutsakor berri bat Mijoa errekan, oraingoan Yurrita kontserba-enpresaren eskutik
2018-12-23
Partekatu - Compartelo
Ostegunean, Mijoako ura txuriz tindatu zen. ARGAZKIA: Jabi León / Noticias de Gipuzkoa.
Joan den ostegunean isurketa berri bat gertatu zen Mutrikuko Mijoa errekan. Auzokoek abisatuta, Mutriku Natur Taldeak 112ra deitu zuen eta Urako teknikariak garaiz iritsi ziren isurketa Yurrita kontserba-enpresatik zetorrela ondorioztatzeko.
Mutriku Natur Taldeak eta Eguzkik urteak daramatzagu salatzen bai legez kanpoko isurketak bai Mijoak oinarrizko saneamendurik ez duela ere. Izan ere, Jaurlaritzak saneamendu-lanak 2011 baino lehen egiteko konpromisoa hartu zuen, baina geroztik ez du konpromisoa betetzeko dirurik ipini.
Honako esteka honetan, osteguneko isurketari buruzko informazioa aurkituko duzu: