Eguzkik berriz ere salatu du Oriara, Tolosatik barrena pasatzean, era guztietako gauzak botatzen dituztela, baita supermerkatu-karroak eta hesiak ere, argazkietan ikus daitekeen bezala. Errudunak bota dituztenak dira, jakina, baina, Eguzkiren iritziz, herri-erakundeek ere ez dute behar beste egiten.