Albistea

  • GURE ITSAS-BAZTERRAREN ZAINTZARAKO EKIMENAK PASAIAKO LIBURUTEGIETAN

    2019-03-21
    Partekatu - Compartelo

    EGUZKI-ERAKUSKETAK

    Pasaiako liburutegiek eta Eguzki talde ekologistak antolatuta, erakusketak, hitzaldia, txangoa eta ipuin kontaketa saioak izango dira martxoaren 25etik apirilaren 11 bitartean. Erakusketen bidez, Oceanak (Itsas Kontserbaziorako Nazioarteko Fundazioa) eta EBEOk (Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala) landutako proposamena ezagutzera eman nahi da, zehazki, 13000 Hektareako itsas gunea babestea, inguruko biodibertsitatea hobeto zaintzearren, izan ere Itsas eremu babestua izendatzeak Natura 2000 Sarean sartzea ahalbidetuko luke.
    Erakusketan azaltzen dira proposamenaren ezaugarri orokorrak, eta zergatik eta zertarako izendatzen den babestutako itsas eremu; eta panelak eta argazkiak ez ezik, aretoan etengabe proiektatzen dira itsasoaren biodibertsitatearekin lotutako dokumentalak.
    Bestetik, Jaizkibelgo kosta eta geoformak ezagutzeko txango interesgarri bat egingo da apirilaren 14an goizean zehar. Grankanto harkaitzera, lehenik; eta ondoren, San Juanarri harkaitzera. Bi tokitatik ateratzeko egingo da deialdia: 09:30ean Ubera liburutegitik eta 10:30ean goiko kantinatik (Jaizkibel kantina). Zailtasun ertaineko txangoa denez, oinetako egokiak eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. 10 urtetik gorakoek izango dute joateko aukera.

    Erakusketak: MARTXOAREN 25etik APIRILAREN 12ra, Trintxerpe, San Pedro eta Donibaneko liburutegietan.
    Ipuin kontaketak: Jaizkibel: altxorrak eta mehatxuak
    Irene Sotelo Brun
    5-10 urte

    ANTXOKO LIBURUTEGIAN martxoaren 26an, 17:30ean.
    TRINTXERPEKO LIBURUTEGIAN martxoaren 27an, 17:30ean.
    SAN PEDROKO LIBURUTEGIAN apirilaren 2an, 17:30ean.
    DONIBANEKO LIBURUTEGIAN apirilaren 3an, 17:30ean.

    Bukatzeko, Aitziber Sarobek, biologoa eta ekosistemetan aditua denak, hitzaldi interesgarri bat emango du Donibaneko Ubera liburutegian apirilaren 11n 19:00etan. “Ulia, Jaizkibel Itsas babesa” Zertarako? Zer funtzio du?

    EGUZKI-IPUIN KONTAKETAK


    Partekatu - Compartelo