Albistea

  • HONDAKIN-UREN GAIAN ARAUAK EZ BETETZEAK ZIGOR EKONOMIKO HANDIAK ERAGITEN DITU

    2019-06-01
    Partekatu - Compartelo

    Saneamiento P.Donibane

    Eguzkik, eta azken aldian Pasai Donibaneko eragileekin batera, urteak daramatza salatzen herri horrek uraren kalitatearen inguruan bizi duen egoera. Hondakin-urak badiara, hau da, sentikor izendatutako gunera isurtzen dira zuzenean, badiako uraren kalitatearen eta bizilagunen osasunari negatiboki eraginez.

    Denon iritziz beharrezkoa den azpiegitura hori 2007-2011 aldian, Gipuzkoako saneamendu-azpiegituretarako erabakiaren barruan egitea aurreikusten zen arren, gaur egun hondakin-urei buruzko Europako arauak, zehazki 91/271/CEE Direktibaren 4. eta 5. artikuluak urratzen eta ez betetzen jarraitzen du.

    Elkarrekin garatu genuen ekimena 2017ko azaroan aurkeztutako mozioa izan zen, saneamenduari lehentasuna emateko asmoz, Pasaiako Udalak administrazio eskudunen aurrean “presioa” egin zezan. Ezinezkoa izan zen. Beste behin, herritarron osasunaz eta ongizateaz arduratzen direla diotenek aitzakia bat aurkitu zuten bizilagun gehienok eskatzen genuena ez onartzeko, eta beste epe bat finkatu zuten saneamendu-sarea lortzeko.

    Egiaztatu ahal izan dugu beste behin betiko arduradun politikoak berriro ari direla arauak urratzen, azkena izango al da? Ez dakigu ezer bizilagunon proposamena baztertuz hartutako erabakiei buruz. Zenbatetan daude betetzen ez dituzten erabakiekin biztanleak engainatzeko prest? Noiz arte eutsi behar diote egoera horri?

    Tamalgarria eta baliabide publikoen xahubidea izango litzateke saneamendua egin aurretik Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren milioi askoko isun bat jasotzea. Horren harira, gogoratu Europar Batzordeak salaketa bat jarri zuela 2010ean Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean, eta honek, 2018ko uztailean, hondakin-uren tratamenduari buruzko Europako araudia ez betetzeagatik 12 milioi euro eta sei hilean behin beste 11 milioi euro ordaintzera zigortu zuela ez betetzea irauten duen arte eta 2011ko epaia erabat gauzatu arte.

    Bidegabea izango litzateke, zigorra gauzatuz gero, bizilagunok zigor hori ordaindu behar izatea, behin eta berriro eskatu arren, arduradun politikoak kudeatzeko gai izan ez diren zerbaitengatik.


    Partekatu - Compartelo