Bideo honek agerian uzten du birziklatze-kontuetan itxurakeria handia dagoela

kale-garbitzaileaHonako bideo hau gaur goizean grabatua da, Lasarte-Orian, ahateen parkean, Brigidetako komentu ondoan. Bertan argi ikusten denez, kale-garbitzaileak paperontzi guztiak, edozein koloretakoak direla, poltsa berean husten ditu:

https://www.youtube.com/watch?v=iZkOGYQ_Si8&feature=youtu.be

Guk dakigula, praktika arrunta da, Lasarte-Orian ez ezik beste hainbat herritan ere. Hori bai, gutxitan izaten dugu praktika hori hain garbi dokumentatzen duen bideorik.

Erantzulea ez da kale-garbitzailea, jakina. Izan ere, berak enkargatu dioten lana baino ez du egiten. Erantzulea da itxurakerian oinarritzen den sistema bat. Alde horretatik, Lasarte-Oriako kasua paradigmatikoa da. Birziklatzeari dagokionez, Lasarte-Oriako Gipuzkoako herrien artean atzeko tropelean dago. Hori bai, gero koloretako paperontziak ditu, itxura egitea beste helbururik ez dutenak.

Eta, gainera, alkateak “prozesu partehartzaile” bat abiatu du. Behar bezala birziklatzeko sistema eraginkor bat ezartzeko? Ezta hurrik eman ere: lurpeko edukiontziak mantendu edo denak lur gainekoekin ordezkatu nahi ote ditugun galdetzeko. Kontua da inguru-minguruetan ibiltzea eta ez birziklatzea. Azken batean, erraustegia elikatzeko alpistea ere nonbaitetik atera beharko da, ezta?

“Prozesu partehartzaileari” buruzko honako testu hauek gomendatzen dizkizugu:

http://eguzki.org/2019/09/23/zaborrontziak-lurrazpikoak-edo-lur-gainekoak-eztabaida-faltsu-horrek-benetako-arazoa-ezkutatzen-du-lasarte-oriak-jarraitzen-du-azken-putz-izaten-birziklatze-kontuetan/

http://eguzki.org/2019/09/28/birziklatzeari-behingoz-behar-bezala-heldu-ordez-berriro-ere-inguru-minguruetan-dabil-lasarte-oriako-alkatea/