Albistea

  • “Ez eskerrik asko – Gladysen leihoa” izenburuko filma, asteartean Bilbon

    2019-11-06

    Eskerrik askoEz eskerrik asko – Gladysen leihoa izenburuko filma jendaurrean lehen aldiz proiektatuko da datorren asteartean, Bilbon.

    Bertha Gaztelumendik zuzendu du filma, Sabino Ormazabalen gidoi baten gainean, eta, Gladys del Estalen hilketatik abiatuta, orain dela berrogei bat urte munduan eta Euskal Herrian puri-purian zegoen mugimendu antinuklear indartsuaren berri ematen du.

    Jendaurreko lehen ikustaldia Zinebi zinemaldiaren baitan egingo da, esan bezala, asteartean, hilak 12, 20:00etan, BBK aretoan (Gran Vía, 19). Sarrera doan izango da. Eta hortik aurrera beste hainbat lekutan proiektatuko da, jakina. Donostian, esaterako, abenduaren 12an ikusi ahal izango omen da.

    Joan den ekainean, filmaren ekipokoak Gladysen omenezko ekitaldietan hamaika irudi hartzen ikusi genituen. Artxiboetan miatzen eta Euskal Herritik kanpo filmatzen ibili direla ere badakigu. Beraz, irrikitan gaude egin duten lan handiaren emaitza zein den ikusteko, betiere honako uste sendoarekin: horrelako lanak ezinbestekoak ditugu memoriari eutsiko badiogu.

    Filmaren webgunean trailerra ikus dezakezu:

    http://www.ezeskerrikasko.eus/

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

November 2019
M T W T F S S
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

LIBURUAK

liburuak