Urumeara Santa Katalina zubi ondoan eginiko isuri kutsakorren berri emateko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari

Urumea_donostiaEguzkik jakin izan duenez, Frantziako Pasealekuan, Santa Katalina zubi ondoan dagoen gainezkabide edo alibiaderotik ur fekalak bota dira zuzenean Urumeara, azken bi asteotan, behintzat.

Isuriak lotuta omen daude Euskadi plazan egiten ari diren lanekin. Lan horiek Colon pasealekuko saneamendu-koloktore nagusiaren zaharberritzea dute helburu, eta aipatutako alibiaderoan ere eragina dute.

Eguzkitik Udalari eskatzen diogu isuri hauei buruz argi informatzeko: kopurua, ezaugarriak, zergatik egin diren eta ea gehiago egitea aurreikusi duen.