Albistea

  • Martin arrantzale “urbano” baten galera deitoratu du Eguzkik

    2019-12-12
    Partekatu - Compartelo

    martin arrantzalea1(1)Zoritxarrez, Donostiak galdu egin du Urumea ibaiaren azken zati urbanizatuan barrena hegan egiten zuen martin arrantzale bat, beharbada, bakarra.

    Duela egun batzuk hilik agertu zen Lehendakari Agirre zubiaren ondoan (5. zubia). Arrazoia? Zubiko kristalen aurka talka egin izana.

    Kristalezko eraikinak eta hesiak tranpa perfektuak dira hegaztientzat. Hauek, kristalak detektatzen ez dituztenez, haien kontra talka egin eta hil egiten dira.

    martin+y+cristaleraMartin arrantzale hori zen, ziurrenik, Astiñeneko zubitik bokaleraino, Urumea egunero zeharkatzen zuen ale bakarra, beharbada bere parejarekin batera. Horregatik esan dugu martin arrantzale “urbanoa” zela.

    Ez da erraza ale hori Urumea inguratzen duten barandetatik ikustea. Hegazti oso-oso urria ez izan arren, “interes bereziko” gisa sailkatuta dago, eta arriskuan dauden hegaztien katalogo gorrian “ia mehatxupean” direnen artean aipatzen dute.

    Zeharo urbanizatuta dagoen inguru batean ikusi ahal izatea, tartean behin bederen, opari bat zen.

    Naturfilmseko lagunek beriarai buruz bideo egin dute ( gazteleraz)

    Naturfilmseko lagunek beriarai buruz bideo egin dute ( gazteleraz)

    https://guipuzcoanaturfilms.blogspot.com/2019/12/martin-pescador-muere-estrellado-en.html

    Tamalez, ehunka hegazti hiltzen ari dira Donostiako hainbat kristaletan seinalerik ez dagoelako.

    Izan ere, arazoa ez dira soilik 5. zubiko kristal hauek. 6. zubian, Realaren zubian ere beste horrenbeste gertatzen da, eta Arccon (hori ere Udalaren ardura) eta hiriko eraikin partikular askotan.

    Martinetea ibaian gora eta behera ikustea luxu hutsa da.

    Martineteak ibaian gora eta behera ikustea luxu hutsa da.

    Beraz, Eguzkitik Udalari eskatzen diogu bera ardurapean dauden kristalak behar bezala seinalizatzeko, Gladys Eneko Ingurumen Zentroan seinalizatu zituen bezala, hegaztien heriotzak ahalik eta gehien murrizteko.

    Apirilean, Artzain Oneko belatzak galdu genituen, kanpandorrean lanak zirela eta; orain, berriz, Urumeako martin arrantzalea galdu dugu. Bioaniztasun galera honi galga jarri behar zaio.

    Batzuei kostatzen zaie sinestea, baina espezie hauek Donostiako Ondare Naturalaren parte garrantzitsua dira.

    EGUZKI


    Partekatu - Compartelo