Albistea

  • Donostiako Santa Katalina zubi ondoan egunero isurtzen dira ur beltzak Urumeara

    2019-12-30
    Partekatu - Compartelo

    Frantziako Pasealekuko gainezkabide edo alibiaderoa.

    Frantziako Pasealekuko gainezkabide edo alibiaderoa.

    112ra deitu ondoren, Eguzkikook Donostiako Udaltzaingoari jakinarazi diogu Santa Katalina zubi ondoan, Frantzia pasealekutik, ur beltzak etengabe isurtzen direla Urumeara.

    Dirudienez, kolektoreak pitzadura larriak ditu, eta garraiatzen dituen ur beltzak, horma zeharkatu ondoren, zuzenean iristen dira Urumeara, hamar bat zuloren bidez. Kiratsak aukera eman digu arazoa atzemateko.

    Kolektoreak arrkala handiak ditu eta ur beltzak horma zeharkatuta iristen dira Urumeara.

    Kolektoreak arrkala handiak ditu eta ur beltzak horma zeharkatuta iristen dira Urumeara.

    Azaroan salatu genuen alibiadero edo gainezkabidearen bitartez, euria ari duenean, euri-urak ez ezik ur beltzak ere ibaira isurtzen direla. Horri buruzko informazioa eskatu genuen Udaletxean. Ikus informazioa: http://eguzki.org/2019/11/26/urumeara-santa-katalina-zubi-ondoan-eginiko-isuri-kutsakorren-berri-emateko-eskatu-dio-eguzkik-donostiako-udalari/

    Hilabete igarota, isurketen zergatiak eta bolumena ezagutu gabe jarraitzen dugu, baina orain egoera are kezkagarriagoa da, euria ari duenean ez ezik, euria ari ez duenean ere, hau da, egunero, isurketa fekalak Urumeara iristen direlako, horma zeharkatuta.

    Isurketa horiek ekidin egin behar dira, eta Udalari, azalpen bat emateaz gain, irtenbide bat emateko eskatzen diogu.

    2019ko abenduan


    Partekatu - Compartelo