Eguzkik jarraitzen du Urola bailaran botatako zaborrak salatzen
2020-01-29
Partekatu - Compartelo
Eguzkik berriro salatu ditu Urola bailaran botatako zaborrak, oraingoan Zestoan, zehatz-mehatz, Errota industrialdean eta Martinenea etxearen inguruan (Lorentxa).
Honako argazki eta bideo hauetan ikus daitezke Errotan, ibaian bertan, aurkitutako hainbat hondakin:
Nabarmendu behar da, batetik, ez dela industriaolde honetan zaborrak salatzen diren lehen aldia, eta, bestetik, zaborrak ez direla ibaira deskuidoan edo haizeak bultzatuta, baizik eta espresuki botata.
Ingurumen Udal Batzordeak gaia tratatu eta neurriak hartuko dituela erabaki duela. Eta honakoa gogorazi du: “Hondakinak ibaira botatzea edota bide bazterretan uztea ingurumenaren aurkako delitua da”.
Bada, urtarrilaren 15ean, Iraeta eta Arroa Goia auzoak lotzen dituen errepidean, Martinenea inguruan (Lorentxa), bide bazterrean, Eguzkik honakoak aurkitu zituen:
Bide bazterretik atera eta begi-bistan utzi genituen hainbat egunez, Udalari jasotzeko abisua eman baino lehen. Badirudi, gainera, Urola Erdiko Mankomunitateak identifikatu egin duela zaborrok bota zituen pertsona.
Gogoan izan: Udalak horrelako jarrerak zigortzeko konpromisoa hartu du.