Albistea

  • Pozoia Arratzua-Ubarrundian

    2020-04-09
    Partekatu - Compartelo

    pozoina1bisArgazkian ikus daitekeen putrea seguruena pozoitua hil da, zehatz-mehatz, hau bezalako haragi popozoitu puska bat janda:

    pozoina3Arabako Arratzua-Ubarrundia udalerrian aurkitu dute, Gasteiztik kilometro gutxira, eta ez da azkenaldion inguru horretan pozoituta hil den animalia bakarra. Hona hemen beste bi, azeria eta miru gorria:

    pozoina2pozoina4Beste hegazti batzuk ere erori dira, baita txakur bat ere.

    Bistan da berrogeialdian egon arren, baten bat etxetik ateratzen dela, eta ez, hain zuzen ere, funtsezko zerbitzuak ematera.

    Pozoia ez da metodo selektiboa, helburu duen espeziea ez ezik mota guztietako animaliak ere akabatzen dituelako, basatiak ala etxekoak izan. Pertsonak berak ere, zeharka, kaltetuta gerta daitezke. Horregatik dago zeharo debekatuta. Eta ez hori bakarrik, 1995etik Zigor Kodean delitu gisa agertzen da. Beraz, horrelako pozoiak ipinten ibiltzen dena kartzelara ere joan daiteke.

    Ingurumen-arazo latza da, borrokatzeko zaila, besteak beste, horretarako bitarteko espezializatuak behar direlako, adibidez, pozoiak aditzen trebatutako zakurrak. Eta bitarteko horiek edukitzea ala ez borondate politikoaren kontua da, jakina. 2016an, SEO eta WWFk azterlan bat egin zuten. Azterlan horretan sartu zuten erkidego autonomikoek arazo hau borrokatzeko egindako ahaleginen araberako ranking bat. Bada, 17 erkidego autonomikoetatik, Euskadi 16garrena zen, justu-justu Gaztela eta Leonen aurretik. Eta rankingean aurreneko postuak okupatzen zituzten Andaluzia, Aragoi eta Kataluniatik oso urruti. Baita 6garren zen Nafarroatik urruti ere. Ez dakigu gaur egun zer postu hartuko luke Euskadiko Erkidegoak, baina lasai asko esan dezakegu, azterlan hura egin eta lau urte geroago, trebatutako zakurrik gabe jarraitzen dugula.

    EGUZKI, 2020ko apirila


    Partekatu - Compartelo