Albistea

  • Berlartza Goikoan legez kanpo utzitako hondakinek lau hilabete geroago jaso gabe jarraitzen dutela salatu du Eguzkik

    2020-06-17
    Partekatu - Compartelo

    4Martxoaren hasieran Eguzkik salatu zuen Belartzan, Mercadona de McDonald’s eraiki zutenean legez kanpo egindako betelanean, bestelako hondakinak ere ugaltzen ari zirela, hala nola, obra-hondakinak, tabernaren edo jatetxeren bateko puskak, autoen zatiak eta abar.

    “Udaltzaingoak hondakinak arreta pixka batekin miatzen baditu, ez dugu uste horietako batzuk nondik datozen asmatzea oso zaila izango zaionik”, gehitu genuen. Eta Donostiako Udalari eskatu genion hondakin horiek garbitzeko eta batez ere neurriak lehenbailehen hartzeko, Belartza Goikoa legez kanpoko zabortegi bihurtu baino lehen.

    Geroztik lau hilabete pasatu dira, baina hondakinek hor jarraitzen dute, jaso gabe. Guztiz salagarria iruditzen zaigu.

    Arazo nagusia betelana bera da, jakina. Gogoan izan Enrique Ramosek zinegotziak bertan makina bat tona harri pilatzea baimendu zuela, legez kanpo baimendu ere. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak betelana hortik kentzeko agindu zuen. Alferrik, ordea, orain arte, behintzat. Baina bestelako hondakinena arazo gehigarria da, handitu baino lehen Udalak errotik erauzi beharko lukeena.

    Eguzki, 2020ko ekaina

    653


    Partekatu - Compartelo