Albistea

  • Mendi martxa, Iturrietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurka

    2020-07-24
    Partekatu - Compartelo

    Iturrieta_ITURRIETAKO_MENDIAK_ASKE_tokikom_700x700

    Aguraingo Latsarri gaztetxeak eta Mendiak Aske plataformak mendi martxa egingo dute larunbatean.
    Latsarri gaztetxeak eta Mendiak Aske plataformak elkarlanean mendi martxa bat antolatu dute biharko, larunbata. Ibilaldia 9:30ean abiatuko da Alaitza herritik, eta San Juan portua igo ostean, Egileor herrian amaituko da.
    Parke eolikoek mendien pribatizazioa eta industrializazioa, eta horrekin batera, ingurumenaren suntsiketa ekarriko dutela salatu nahi dute ekimen berri honekin.

    Mendiak Aske Plataformak aurrera jarraitzen du bere helburuaren alde, esaldi bakar batean laburbildu daitekeena: EOLIKOAK BAI BAINA EZ HORRELA. Hori lortzeko asmotan ekintzak burutu ditu: Europako Parlamentura joan da, hitzaldiak antolatu dira herrietan, udaletxeen aurrean elkarretaratzeak deitu dira eta, mendi martxak egin dira.
    Horren ondorio zuzena izan da kalteturako 23 udaletxek onartu egin dutela plenoetan Plataforma honek aurkeztu duen mozioa. Mozio honek orokorrean hauxe defenditzen du: alde batetk, mendiak babestu behar direla industrializaziotik eta, bestaldetik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio egin behar duen Energia Eolikoaren Lurraldeko Sektore Planak har ditzala Mugarri Planak ezarri dituen irizpideak, natura eztabaidaren erdigunean jartzen dueña, alegia.
    Mendiak Aske Plataformak jarraitzen  dio eusten bai helburutzat duen erronkari eta baita honek dakarren ondorioei ere.


    Partekatu - Compartelo