Albistea

  • ISURKETEKIN BUELTAKA OARSOALDEAN

    2020-12-14
    Partekatu - Compartelo

    IMG_20201210_171432_resized_20201213_093430991
    Eguzki talde ekolologistak ozen esaten du ezinbestekoa dela Oiartzun ibaira zuzenean isurtzen diren ur zikinak saneamendu-sarean sartzea. Jaizkibel etorbideko eraikuntzek gaur egun ur zikinak Oiartzun ibaira zuzenean isurtzen dituzte indarreko araudien aurka eginez. Arazo hau konpontzea Lezoko Udalari eta Errenteria-Oreretako Udalari dagokie, eraikinak Lezo egon arren ur zikinak saneamenduko sarera bideratzeko Oreretako lurretatik igaro behar baitira.
    Horregatik, bi udaletan eskaera bana aurkeztu dugu, eta horietan, bi herriak batera arazoa konpontzeko behar diren neurriak hartzeko eskatzen dugu, bai eta, akordio horri jarraipena emanez, AƱarbeko Urak erakundeari saneamendu-sarera konektatzeko baimenaren eskaera batera egitea ere.
    Aspalditik datorren arazo hau premiazkotzat eta lehenbailehen konpondu beharrekotzat jotzen dugu, ingurumenari mesede handia egingo liokeen konponbidea erraza delako aipatutako Udalentzat.


    Partekatu - Compartelo