Albistea

  • Mutrikun, Katetxe atzea zabortegi bihurtzen ari da

    2021-01-19
    Partekatu - Compartelo

    Zaborrak

    Bizkaia eta Mutriku arteko mugan dagoen Katetxearen atzeko aldean geroz eta zabor gehiago pilatzen da. Norbaitek lekua zabortegi moduan hartu duela dirudi. Hainbeste lata, zabor poltsa handi, botila… dago, edozer. Tartean, koltxoi zahar bat ere badago. Zabor asko dago pilatuta, hori dena eramateko kamioneta edo antzeko zer edo zer beharko dute. Zaborra pilatu den tokian zaborrik ez botatzeko kartelak ere jarri dugu.

    Egoeraz kezkatuta, eta eraikina Mutrikuko lurretan dagoela kontuan hartuta, Mutrikuko Udalari neurriak hartzeko eskatu dugu. Paraje honetaz arduratzea, errudunak bilatzea eta gune hau berreskuratzea eskatu dugu udaletxean aurkeztutako idatzi baten bidez. Inguru horretan dabiltzanei garbi jokatzeko eta zaborrak dagozkien edukiontzietara botatzeko ere eskatu dugu.


    Partekatu - Compartelo