Martutenen eta Egian abandonatutako uralita-hondakinak

Uralita ez ezik sasiak ere kendu ditu Udalak Martuteneko Lanbide Institutu zaharraren auretik. Legez kanpoko depositoak ezkutuan egiteko aukerak murrizteko edo.

Uralita ez ezik sasiak ere kendu ditu Udalak Martuteneko Lanbide Institutu zaharraren auretik. Legez kanpoko depositoak ezkutuan egiteko aukerak murrizteko edo.

Urtarrilean, Donostiako Udalak jaso ditu iazko azaroan norbaitek Martuteneko Lanbide Institutu zaharraren aurrean legez kanpo utzitako uralita (hondakin arriskutsu gisa sailkatuta dago uralita, amiantoduna delako). Alegia, Udalak hilabete pare bat behar izan du ekiteko. Ez dago gaizki, kontuan hartuta uralita leku beran utzi zuten azken aldian urtebete luze behar izan zuela hura jasotzeko. Oraingoan, behintzat, horrelako gai bat Udalbatzara eramateko beharrik ez da izan.

Martutenen azaroan legez kanpo egin zuten uralita-depositoa.

Martutenen azaroan legez kanpo egin zuten uralita-depositoa.

Urtebete luze iraun zuen depositoak.

Urtebete luze iraun zuen depositoak.

Urtarrilean ere Egiako Tejeria kaleko 16.naren ondoan azaroaren 30etik, behintzat, zeuden bi uralita-xafla jaso ditu Udalak.

Tejeria kalean, hormaren kontra ikus daitezkeen uralita-xafla horiek, hondakinen isletaren aurre-aurrean, azarotik egon dira.

Tejeria kalean, hormaren kontra ikus daitezkeen uralita-xafla horiek, hondakinen isletaren aurre-aurrean, azarotik egon dira.

Egia esan, hau sorgin-gurpil bat da. Udalak jaso ahala, baten batek legez kanpoko hondakin-deposito berri bat egingo du, antza denez, zigorgabetasun osoz egin ere, hondakin arriskutsuak tartean direnean, horrelako depositoak egitea delitu ere izan daitekeen arren. Bai, egia da hau sorgin-gurpil bat dela, baina hori bezain egia da Udalak, nahi duenean edo nahi duenerako, askoz azkarrago mugitzen ere badakiela.

Eguzki, 2021eko otsailean