Ustezko zabortegi ilegala Oiartzungo Gurutze auzoan

20210126_111527

Oiartzungo Gurutze auzoko Aldako baserri aurrean, GI-2134 foru errepidearen beste aldean (hegoaldean), ustez legezkoa ez den betelan edo zabortegi bat dago. Besteak beste, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak, lorazaintzako hondakinak, simaurra eta baita minda-isuriak (milaka litro) ere daude.

Eguzki Talde Ekologista kezkatuta dago ingurumenari eta osasunari egindako kalteekin, eta horregatik, Oiartzungo Udalari eskatu dio eremu hori ikuskatu dezala eta argitu dezala ea jarduera horrek baimenik ba ote duen, eta titularra eta arduraduna zeintzuk diren, eta baimenik ez izanez gero, dagokion prozedura administratiboa irekitzeko, jatorrizko egoerara itzul dadin eta legea betez sortutako ardurak argitu eta erreklamatu daitezen.