Donostiako Pillotegi bideko obra-hondakinak kendu egin dituzte
2021-03-15
Partekatu - Compartelo
Igara auzoko Pillotegi Bideko aparkalekuan baten batek legez kanpo utzitako obra-hondakinen berri eman zion Eguzkik otsailaren 21ean Donostiako Udalari. Ez dakigu lehenago beste inork abisua emanda ote zegoen. Kontua da oraingo honetan Udala eraginkorra izan dela eta hondakinak dagoeneko desagertu egin direla. Penagarria da legez kanpoko hondakin-depositoak eguneroko ogi izatea.
Lehen eta orain. Hogei zaku inguru obra-hondakin zeuden, hozkailu bat eta beste zikin batzuk.