Albistea

  • Zestoako Errota industrialdetik Urola ibaira berriz ere ur kutsagarriak isuri direla salatu du Eguzkik

    2021-08-06
    Partekatu - Compartelo

    Orain dela urtebe justu leku berean salatu genuen isuria.

    Orain dela urtebe justu leku berean salatu genuen isuria.

    Eguzki talde ekologistak Urola ibaira ur kutsagarriak isuri direla salatu nahi du berriro, Zestoako Errota industrialdean, euste-hormako hodietako batetik. Isurketa abuztuaren 1ean gertatu zen eta argazkian ikusi daitekeen bezala, estolderiatik ibaira zioan isuriak zuri-zuri eginda uzten zuen Urolako ura. Ez zen hildako arrainak topatu..

    Ez da halako zerbait geratzen lehen aldia polígono horretan. Gogora ekarri behar da 2020ko abuztuaren 12an Eguzkikook ia berdina dirudien isurketa baten berri eman gennuela eta URA agentziari  jakinarazi geniola gertakaria. Ikuskatzaile bat bertara joan zen isuriaren laginak hartzera. Iazko isurketaren ostean egindako ikerketaren emaitzarik ez dugu, datuen babes kontuak direla eta bide zorrotz bat igaro behar baitu mota honetako informazioa lortzeko.Dena dela oraingoan ere URAri jakinarazi diogu gertakaria eta  gertatu ostean jakinarazi badiogu ere ikertzen saiatuko direla erantzun digu. Gure aldetik, iazko ikerketa abiapuntu hartzea iradoki diogu.

    Joan den igandean ateratako argazkiak.

    Joan den igandean ateratako argazkiak.

    Oraingoan partikular batek eman dio Eguzkiri Urola ibaira egindako isuriaren berri. Eguzkiri dagokionez, eskerrak eman nahi dizkiogu herritar honi, eta, aldi berean, gogorarazi nahi dugu gutako edozeinek ibai eta erreketan ikus dezakeen ezaugarri horietako edozein orbanen aurrean 112 larrialdi-zenbakira deitu behar duela lehen bait lehen. Nahi izanez gero Eguzkirekin ere jar dateke harremanetan 688662532 telefonoan.

    Eguzki, 2021eko abuztua


    Partekatu - Compartelo