Albistea

  • Isurketa kutsatzaile berria Urumean, Eguzkik errio-zati berean aurten salatu duen seigarrena

    2021-08-20
    Partekatu - Compartelo

    Urumea Txomin Enean, asteazken iluntzean.

    Urumea Txomin Enean, asteazken iluntzean.

    Asteazken iluntzean hidrokarburo-isuri berri bat ikusi zen Urumean, Txomin Enea parean. Ostegun goizean, isuriak errioan behera jarraitzen zuen.

    Testu honen buruan ipini dugun argazkia asteazken iluntzekoa da. Honako bideo hau, berriz, ostegun goizekoa:

    https://youtu.be/LbmQtG3vHL0

    Isurketa hori da Eguzkik aurten errio-zati berean ezagutu eta salatu duen seigarrena, baina pentsatzekoa da gehiago ere egon direla, noski.

    Honako irudi hau otsailaren 20an ateratakoa da, Loiolako kuartelen parean:

    urumea2Honako hau, berriz, apenas 6 egun geroago, otsailaren 26an:

    urumea2_2021Honako hau, ekainaren 7an:

    Urumea3_2021Honako hau, berriz, ekainaren bukaera aldean ateratakoa da:

    isurketaUdalak esan zuen hor ikusten den orban beltza aspaldi “abandonatutako” eta “ustekabean” iraulitako bidoi baten ondorio izan zela. Hau da zehatz-mehatz nondik etorri zen ezagutzen den   isurketa bakarra, guk dakigula, behintzat. Ez dakigu, ordea, zigorrik ezarri ote den.

    Eta honako argazki hau, azkenik, uztailaren 27koa da:

    urumea-768x581Bada isurketa hauen guztien iturburua aurkitzeko garaia eta, batez ere, bada horiekin guztiekin bukatzeko garaia.

    Bitartean, isurketok salatzen jarraitu behar dugu. Salaketa ezinbestekoa da agerian uzteko hemen ingurumen-arauak inolako zigorrik gabe urratzen ari direla eta, are gehiago, delitu ekologikoak egiten ibiltzea ere oso litekeena dela. Horregatik, Urumean edo beste edozein erreka, ibai edo erriotan horrelako isurketa bat ikusten duten herrritarrak animatzen ditugu LEHENBAILEHEN 112 larrialdietako telefonora deitzera. Gero, nahi badute, Eguzkirekin (edo alor honetan lan egiten duen edozein elkarterekin) harremanetan jar daitezke, eta gu saiatuko gara salaketaren berri ematen eta jarraipena egiten. Baina 112ra lehenbailehen deitzea funtsezkoa da.


    Partekatu - Compartelo