Albistea

  • Isurketa berri bat Urumean: zenbat gehiago?, noiz arte?

    2021-11-07
    Partekatu - Compartelo

    Isurketa Poligonoko kolektoretik ateratzen.

    Isurketa Poligonoko kolektoretik ateratzen.

    Gaur eguerdian hidrokarburo-isurketa berri hau ikusi dugu Urumeara Martuteneko Poligono 27tik. Hona hemen bideo bat:

    https://youtu.be/dsY4ScbgQp0

    Urako teknikari bat eta bi udaltzain zeuden bertan, iturburu zehatza identifikatu nahian.

    Gaurkoa da aurten Urumean Eguzkik salatu duen antzeko zortzigarren isurketa, baina gehiago ere izan dira. Zenbat isurketa gehiago behar dira agintariek behingoz neurriak har ditzaten? Noiz arte?

    EGUZKI, 2021eko azaroa

    IMG-20211107-WA0023

    Argazki hauek, berriz, ondorengoak dira, auzokoek bidalita, isurketa errioan behera doala.

    Argazki hauek, berriz, ondorengoak dira, auzokoek bidalita, isurketa errioan behera doala.

     

     


    Partekatu - Compartelo