Donostiako Udalak aho batez onartu du aste honetan EH Bilduk aurkeztutako mozio bat, Oriako Itxian legez kanpo utzitako hondakinak behingoz jaso daitezen. Hondakin hauek behin baino gehiagotan salatu ditu Eguzkik azken bi urteotan (*).
Pozten gara, jakina, are gehiago mozioa aho batez onartu dela kontuan izanik. Dena dela, harrigarria ere bada azken bi urteotan hondakinak jasotzeko ezer egin ez duten gobernu taldeko alderdiek mozioarekin bat egin izana. Baina ez da hau erreprotxe-unea. Izan ere, sinetsi nahi dugu gobernu taldeko alderdiek ere mozioa onartu izana zuzentzeko asmoaren ondorio garbia dela. Hori bai, espero dugu Oriako Itxiko honadakinei buruz hitz egingo dugun hurrengoan garbitu dituztela esateko izango dela.
EGUZKI, 2022ko apirila
(*) Joan den martxoan egin genuen azken salaketa: Eguzkik ohartarazi du Oriako Itxian gero eta legez kanpoko hondakin gehiago pilatzen ari direla eta bigarren “fronte” bat ere osatu dela – Eguzki Talde Ekologista