Aurten ere zezenketen kontrako manifestazioa egingo da Donostiako Aste Nagusian

Cartel2Donostiako Aste Nagusian zezenketen kontra urtero egin ohi den manifestazioa aurten ere egingo da, zehatz-mehatz, abuztuaren 13an, 18:00etan.

Deialdia gaur bertan egin du prentsaurreko baten bidez Gipuzkoako Plataforma Antitaurina sortu berriak. Eguzkik ere parte hartzen du plataforma horretan.

Honako bideo honetan prentsaurrekoa ikus dezakezue:

https://youtube.com/watch?v=Rz1BTYJR51U&feature=share

    Gaur, Donostiako Udaletxean bertan eskainitako prentsaurrekoa.

Gaur, Donostiako Udaletxean bertan eskainitako prentsaurrekoa.

Hemendik aurrera, berriz, prentsaurrekoan irakurri den testua…

ZEZENKETARIK EZ!

Prentsaurreko honen helburua honako hau da: herritarrei deitzea abuztuaren 13an, 18:00etan, Donostiako Bulebarretik abiatuta egingo den manifestazio antitaurinoan parte hartzera.

Manifestazioa antolatu dugu aurten ere Udalak, herritarron borondateari jaramonik egin gabe, Illunben zezenketak egitea ahalbidetu duelako. Udal gobernuak berak enkargatzen dituen inkesten bitartez, ondo baino hobeto daki herritarrok gai honi buruz zer iritzi dugun: zezenketarik ez!

Halaber, salatu nahi dugu Udalak ez duela inolako gogorik herri galdeketa bat egiteko debekuak ezarri zuen oztopoa gainditzeko. Are gehiago, salatu nahi dugu debeku horren atzean ezkutatzen dela zezenketetan duen erantzukizuna saihesteko.

Tamalgarria da Donostiako gobernuak festetan animaliekiko tratu txarrak onartzea, zezenketarik nahi ez duten herritar gehienen iritziaren kontra. Nolanahi ere, zezenketak festa-programa ofizialetik ezabatzea ez da nahikoa. Udalaren esku dago zezenketa gehiago ez egitea eta, hala ere, jarraitzen du onartzen eta erraztasunak ematen.

Jendarte moderno batek ezin du animaliekiko tratu txarra onartu. Ez dugu amore emango historiaurreko sarraski edo odoluste hori gure herrietatik desagertarazi arte. Hori gertatzen ez den bitartean, jarraituko dugu zezenketen kontrako mobilizazioak egiten.

Horretarako sortu da Gipuzkoako Plataforma Antitaurina, hainbat gizarte mugimenduk zein norbanakok osatua, oinarri askotarikoa duena. Gipuzkoako Plataforma Antitaurina Donostian ez ezik zezenketak onartzen dituzten Gipuzkoako beste zenbait herritan ere jarduteko asmoa du.

Gauzak horrela, abuztuaren 13an, 18:00etan, Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitzen dizuegu.

-5828184756142061883_97-5929409047429123774_1109 (1)

Eguzkik ikuskapenak eskatu ditu Papresako lohien kudeaketa dela eta

Lodos alturaOrereta-Errenteriako Papresa enpresak paper-lohiak bildu eta kudeatu ditu Ingurumeneko Baimen Bateratuak adierazitako eremutik kanpo, eta uste dugu ez dituela betetzen baimen horretan ezarritako baldintzak.
Hori horrela izanez gero, alde batetik, lohien ondorioz sortutako lixibiatuak euri-uren sarearen bidez ibaian amaitu ahal izateko arriskua egongo litzateke, lurzoruan iragazi ahal izango lirateke kutsatuz, edo are gehiago, partikulak airera barreiatu ahal izango lirateke eta industria-esparrua gainditu, hiri-lurzorura iritsi eta osasun publikoari eragin. Eskabidearekin batera doan argazki-materialean ikus daitekeenez, lohien pilaketak lurzoru publikoa hartu du.

 

Ingurumen-araudia zorrotz bete dadin, Eguzki talde ekologistak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eskatu dio behar diren ikuskapenak egiteko, garatu den gunean jarduera horrek baimenean ezarritako baldintzak betetzen dituen ala ez zehazteko. Aipatutako baldintzak betetzen ez badira, ekin diezaiola azkar araudi erregulatzaile eta zehatzailea aplikatzeari.