Eguzkik, Zumarragako Etxeberri auzoan Urola ibaira egindako isurketak salatu ditu

zumarraga

Zehazki, isuriak GI-631 Azkoitia- Urretxu errepidearekin lotzen gaituen zubira iritsi baino 50 bat metro lehenago gertatu dira. Besteak beste, bota egin dira: oinetakoak, etxeko hondakinak, pneumatikoak, obra-hondakinak, igeltsua, kutxatilak, plastikoak, altzari zatiak, egurrak, etab. Horietako batzuk zortasun-eremura bota dituzte, eta gainerakoak ibaiaren ertzera; azken horiek jada kendu diitugu.

Hemen bideo bat: https://youtu.be/oXSCk80ePsk

Urretxuko Matxinporta industrialdea 350 metrora dago ibaian gora, eta hemen bezala, isurketa berriak salatu ditugu administrazio eskudunen aurrean (aurreko isurketak 2020ko urrian gertatu ziren Poligonoan).

Bi kasuetako gertaerak eta ondorioak berdinak dira, eta, horregatik, gure diagnostikoan errepikatzen dugu: isurketa horiei dagokienez, kaltea eginda dago, baina gehiago ez joateko, kendu egin behar da. Hala ere, ibai eta erreketan ikusten ditugun zaborrak ez dute garbiketen antzik; fauna, flora eta bertako urak kaltetzen dituzten kutsadura-fokuak dira, eta gure kostaldean jada errealitate diren zaborren problematika areagotzen laguntzen dute.

Kendu ondoren, komenigarria litzateke Udalak berak gertaerak salatzea eta inguruan kontrolak egitea; modu egokia da herrian ibai-sistema horiek zaintzearen eta babestearen garrantzia barneratzeko, eta arau-hausleei, berriz, erabateko zigorgabetasunik ez dutela gogoan izatea, eta Hondakinei buruzko Legeak jasotzen duen bezala; hondakinak kontrolik gabe utzi, isuri edo ezabatzeak 901 eurotik 45.000 eurora bitarteko isunak aurreikusten ditu, eta hondakin arriskutsuetan, 9.001 eurotik 300.000 eurora bitartekoak.

Eguzki, 2022ko uztailan

Arizmendi abian da baina gardentasunik gabe

aguila ratonera

Bihar irekiko da ofizialki Arizmendiko (Urnieta) Gipuzkoako Basa Fauna Berreskuratzeko Zentroa. Uztailaren 12an bi hilabete bete ziren Gipuzkoako Basa Fauna Suspertzeko Zentro berria ofizialki inauguratuta ere egin gabe, hegaztien gripea agertu ondoren itxi behar izan zutenetik. Egun horretan bertan, Eguzkik informazioa eskatu zion zentroa menpekoa duen Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuari. Ez agerraldiari eta haren ondorioei buruz bakarrik, baizik eta Zentroak nola funtzionatzen duen edo nola funtzionatuko duen ere bai. Sartzeko protokoloa nolakoa izango den, babestu gabeko espezie basatiak onartuko diren, itsas espezieak ere zainduko diren eta abar galdetzen genuen.

Izan ere, Urnietako Arizmendi finkan dagoen eta Igeldoko Arrano Etxea ordezkatuko duen Berreskuratze Zentroaren kudeaketa integraleko zerbitzua abenduan Aldundiak Arizmendi EABri (UTE) esleitu zionetik, ez da ia informaziorik izan. Hain zuzen, informazio falta nabari hori izan zen, Foru Aldundiak inaugurazio ofizialen bat egiteko asmoa zuenaren (hegazti-gripearen agerraldia zela eta, bertan behera utzi behar izan zen) berriarekin batera, idazki bat aurkeztera bultzatu gintuena.

Bi hilabete geroago, badirudi zorionez hegazti-gripearen agerraldia ez dela gehiago izan, baina oraindik ez dugu erantzunik. Oraindik ez dakigu, adibidez, zenbat hegazti eta zein espezie sakrifikatu ziren, edo Zentroa itxita egon den bitartean sarrera berriak nora bideratu diren. Eta, jakina, funtzionamenduaz ez dakigu ezer.

Eguzki behin baino gehiagotan kexatu da Foru Aldundiaren gardentasun ezaz, adibidez, eskopeta-tiroek suntsitutako espezie babestu edo ez-zinegetikoen kasuan. Ondo legoke, maiatzean gai honi buruz zabaldu genuen oharrean esaten genuen bezala, zentro berriak Diputazioak informazio-politika “irekiagoa” hartzeko ere balio izatea. Ondo legoke, bai, baina ez dirudi hala izango denik, erakutsitako gardentasun faltagatik.

Euskal Herrian, 2022an Uztailaren 26a.

descarga

Zer gertatu ote hegazti-gripea sartu aurretik bertan zeuden 2 zapelaitzekin -argazkikoa bezalakoak-?