Elgoibar, uholdeen efektu magikoa

2022-08-22_deba_ibaia_garbitu_guneaskea_elgoibar_BARREN_b1

Guztiok dakigu uholde bat dagoenean, edo ibaiak bere maila igotzen duenean, bertan dauden zabor eta zikinkeria asko aurretik eramaten dituela itsasoraino. Baina euririk gabeko bolada bat datorrenean, efektu magiko hori desagertu egiten da, ibaietako zaborren garbiketa falta nabarmenduz.

Hau da Deba ibaiaren kasua, industriaren kutxadura hamarkada askoz pairatu ostean, gaur egun bertako Udalen utzikeria jasan behar du. Itzalkin, ahulki, mahai eta era guztietako zaborrek beraien momentuaren zain daude, uholdeen efektu magikoak beste nonbaitera eraman ditzaten zain, lotsatutako begiradetatik urrun.

Hau da Deba ibaiak Elgoibar inguruan duen itxura, non duela hilebete batzuk Eguzkik kamioi baten zaborren kudeaketa eskatu zion udalari, 30 urtean inongo jaramonik egin ez zaiona. Elgoibarko udaletik ez dugu inolako erantzunik jaso, naiz eta ibaietako zabor solidoen kudeaketa Udalerrien betebeharra den.

Bestalde, Gune Askeko gazteek San Bartolome bezperan ibaia garbitu izana txalotu nahi dugu. Horrelako ekintzak oso ondo datoz ibaira isuritako hondakin solidoak ateratzeko eta, bestetik, herritarrak ingurumenarekiko errespetuan kontzientziatzeko.

EGUZKI talde ekologista garen aldetik, udalari gogorarazi nahi diogu erakunde horrek egin beharko lituzkeela legez lan horiek eta zaindu beharko lukeela ibai-ekosistema garrantzitsu hori behar bezala kontserbatzen dela.

Ingurumena errespetatzea eta zaintzea guztion lana da, eta arduradun politikoek horren adibide izan beharko lukete.

2022-8-15.Residuoak Deba ibaian

Garbitu baino egun batzuk lehenago, bolumen handieneko hondakinen kokapena seinalatuta genuen: eguzkitako handi bat, mahai bat, neumatikoak…