Albistea

  • Sekulako sutea piztu da Bilboko Portuan, baina ez omen da ezer gertatu, guzti-guztia normala da eta.

    2022-09-02
    Partekatu - Compartelo

    2022-8-27.Bilboko portuan zutea

    Joan den larunbatean, abuztuak 27, Bilboko Portuko biodiesel-biltegi batean piztutako suteak sekulako keadar beltza sortu zuen, hainbat kilometrotatik ikus zitekeena.

    Hona hemen bildu ditugun datu batzuk:

    -100.000 litro biodiesel erre ziren.

    -Keadarra 300 metro baino gehiagoko alturara iritsi zen, Luzero puntako harrobiaren gainetik.

    -SOS Deiak inguruko bizilagunei etxeko leihoak ixteko aholkatu zien.

    -Zierbena eta Muskizko Arena hondartza desalojatu zuten. 

    -Sutearen ondorioz, Portu barruko zein kanpoko segurtasun-protokolo guztiak martxan jarri ziren eta A-8 autopistako eta N-644 eta N-639 errepideetako Portuko sarrerak itxi egin zituzten.

    -Su hartu zuen biltegia gasolina-biltegi baten ondoan dago eta Bahia de Bizkaiaren gas-biltegi batzuetatik gertu. Hauek ere su hartu izan balute, kalteak askoz larriagoak eta pentsaezinak ere izan zitezkeen.

    Datu apur hauei erreparatuta, garbi dago oso istripu larria izan zela eta harrigarria iruditzen zaigu zer garrantzi gutxi eman zaion. Beharbada larunbatean izan ezik, ia oharkabean pasatu da komunikabideetan. Erakunde eta politikoek ere ezikusiarena egin dutela ematen du. Ez da hitz egin inguruko pertsonek jasan zuten eta egun ere jasaten duten arriskuaz, ez kutsaduraz, ez balizko alternatibez… Ezer ez.

    Ez omen da ezer gertatu, den-dena normala da. Antza denez, ez dago besterik, eta kito. Eta otoitz egitea geratzen zaigu, zortea izaten jarrai dezagun eskatzeko.

    Eguzki, 2022ko iraila

     

     

     


    Partekatu - Compartelo