Donostiako Garbera merkataritza-gunearen atzealdean espektakulu nazkagarri hau egunero ikus daiteke. “janari azkarra” edo, hobeto esan, “janari zaborra” saltzen duten negozioek ez dute gero selektiboki jasotzen. Dena nahastuta botatzen dute atzealdean, honako bideo honetan ikus daitekeen bezala:
Horrela elikatzen da erraustegi baten beharra. Donostiako Udala, San Marko Mankomunitatea eta merkataritza-gune hau kudeatzen dutenak noiz hasiko dira gauzak ondo egiten? Bada garaia!