Albistea

  • C-II egitasmoaren kaltetuek “Helburu Neurgarrien Dekalogoa” aurkezteko herri agerraldia Andoainen.

    2023-01-20
    Partekatu - Compartelo

    Puede ser una imagen de texto que dice

    Andoaingo C-II Proiektuak Kaltetutako Plataformak larunbatean herri batzarrerako deialdia egin du. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Bazkardoko lotunean ( N-1 eta A-15) sortzen diren trafiko arazoak konpontzeko C-II izeneko egitasmoa mahaigaineratu zuen iaz kaltetuak kontuan izan gabe, eta kaltetuon arazoei irtenbidea ematen ez diena. Egun egitasmo berri bat egiteko aukera egonik Aldundiaren inposaketaren gainetik, pertsonen interesak errespetatuz, ingurumenarekiko jasangarri izango den proiektu bat definitzeko eta bultzatzeko oinarriak jarriko dituen Dekalogo bat aurkeztuko dute larunbatean, egungo arazoei (zarata, airearen kutsadura, mugikortasun xahutzailea…) irtenbidea emateko bideak barne izango dituena. Zatoz! Eguzkikook ere bertan izango gara.


    Partekatu - Compartelo