Ekainak 11, Arrasaten manifestazio nazionala.

Eguzki Talde Ekologistak, AHT Gelditu! Elkarlanak, AHT gelditzera goaz! lelopean datorren Ekainaren 11rako Arrasaten arratsaldeko 18:00etan antolatu duen manifestazio nazionalean parte hartzeko deialdia egiten du. Manifestazio honek, besteak beste AHTak suposatzen duen diru xahuketa, AHTaren obretan ari diren langileek dituzten lan baldintza negargarriak eta gure lurraldea suntsitzen ari dela salatzea du helburu. Arrasatera hurbiltzeko Euskal Herriko hainbat herritik autobusak aterako dira: Irun: Arratsaldeko 15:30tan  Biseran. Orereta/Errenteria: Arratsaldeko 16:00tan Iztieta Plazan. Donostia: Arratsaldeko 16:15tan Pio XII Plazan. * Irun-Oarso-Donostiatik: Izena emateko (betiko tabernetan): Donostian: Rekalde (Adamar kalea), Herria (Alde zaharra), Hontza (Loiola), Zumardi (Herrera) eta Beti Boga (Egia). Iruñerria: Hartu zure txartela, osteguna baino lehen ,Mesón de la Tortilla, tabernan. 12 eurotan. Bilbo: Arratsaldeko 16:00etan Udaletxetik. Basauri:Arratsaldeko 16:15etan El Social-etik. Galdakao: Arratsaldeko 16:30etan Udaletxetik. * Bilbo-Basauri-Galdako: Apuntatzeko 634.430.274 edo 944.790.119 telefonora deitu.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

EKAINAK 11, ARRASATEN

AHTren AURKAKO MANIFESTAZIO NAZIONALA

Tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz!

 

AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTaren aurkako talde eta erakundeen koordinadorak, datorren Ekainaren 11rako manifestazio nazionala antolatu du Arrasaten tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz!lemapean. Manifestazio honen helburua AHTaren aurka dauden sektore sozial anitzen bilgunea izatea da: azpiegitura honen obrak gelditzearen, gizarteari erabakitzeko eskubidea itzultzearen eta, gaur egungo garraio eta lurralde antolaketa ereduaren inguruan eztabaida sozial zabal bat irekitzearen alde dauden sektore guztiak mobilizatzea.

  • AHTak suposatzen duen diru xahuketa salatu nahi dugu. AHTa ekonomia publikoentzako hipoteka bat da. Azken urteetako azpiegitura politiken ondorioz gastu publikoaren igoera neurrigabekoa izan da, gainera hauek ez dute inolako onura ekonomiko ezta sozialik ekarri, eta horrela aitortu zuen Jose Blanco Ministroak iaz azpiegitura publikoen politika sostengaezina zela esatean. AHTa eraikitzeko xahutzen diran baliabide publiko guztiak direla eta, ondorio larriak sortu dira sektore publikoan: osasun zerbitzuen kalitatea gutxitzea eta murrizketak hezkuntza eta zerbitzu sozietan. Nola defenda daiteke gure eskubide sozialak bermatzeko dirurik ez dagoela, aldi berean AHTaren eraikuntza lanetak milaka milioi gastatzen dituztenean? Enpresari bakan batzuen aberasteko nahiari eta obra honen politika sustatzailei esker, hauen interes pribatuek ongizate publikoaren gain lehentasuna dute, gizartearen prekarizazioa eta mailaketa larrituz.
  • AHTaren obretan ari diren langileek dituzten lan baldintza negargarriak ere salatu nahi ditugu. Iada 4 pertsona hil dira obretan, 10 ordu baino gehiagoko lan orduak eta lan istripuen prebentziorako neurririk eza gailentzen dira. Administrazioak laneko segurtasuna faltaren eta lan istripuen aurrean begiak ixten ditu. AHTari loturiko lanpostuen sortzea, aberastasuna eta ongizatea gezurra besterik ez dira. Gaur egun espainiar estatua abiadura handiko km. gehien duen estatua  izan arren, langabezi tasa altuenak dituena da, eta are gehiago, Europa mailan hazkuntza ekonomikorako aukera gutxien dituen estatua ere bada. Argi dago guzti honetan ondo ez dabilen zerbait dagoela…
  • Gure lurraldea suntsitzen ari dela salatu nahi dugu. AHTak naturgune eta ekosistemen txikitzea dakar, milaka lur hektareen okupazioa dakar, eta nola ez, honekin batera, nekazal eta abeltzantza jardueren desagertzea. Horregatik, lurjabeak, baserritarrak, udalak eta kaltetutako herriak gure lurraldea eta gure bizimodua defendatzera deitzen ditugu. AHTa lurraldearen antolakuntza orekatuaren hondamena da, izan ere, erdibidean dauden herri eta eskualdeak izango baitira, nekazal guneekin batera, obra izugarri honen ingurumenaren gaineko eragina jasango dutenak.
  • AHTa inposatu diguten eredu sozioekonomikoaren ondorio zuzena da, interes ekonomiko pribatuak ditugun baliabide natural mugatuen gainetik ezartzen dituen eredu neoliberalaren ondorio zuzena. Baina AHTa ez da gizarte honek sufritzen duen gatazka sozioekologiko bakarra, badaude gizartearen interesen aurka eta ekologikoki sostengarriak ez diren beste proiektu batzuk gure inguruan: Boroako zentral termikoa, Muskizko Coke planta, Garo?ko zentral nuklearra, Supersur-a, Gue?s-Itxaso tentsio altuko linea elektrikoa, Castejon-go zentral termikoak, Zubietako erraustegia, Jaizkibel-ko superportua… eta ezin ditugu alde batera utzi azpiegitura hau egiteko ezinbestekoak izango diren harrobiak (Ma?riko Markomin-Goikoa, Abadi?ko Atx-Txiki, Foruko Pe?-Forua, Udalaitz, Mutrikuko Olatz harrobia, Debako Sasiola, Cantera de Magna en Zilbeti …). Guztiek dute jatorri berbera: interes ekonomiko pribatuak; guztiek dute prozedura berdina: inposizioa; eta guztiek dute ondorio berbera: hondamendi sozial eta ekologikoa.

 

Amaitzeko, gure lurraldea defendatzeko deialdia luzatzen dugu, bere egunean Lemoiz gelditu zen, mobilizazio sozialak Nafarroako tentsio altuko linea elektrikoak birplanteatzea lortu zuen, epaitegiek behin baino gehiagotan Castejon-go zentral termikoen legezkanpokotasuna aldarrikatu badute, gaur egun Pasaiako superportuak inoiz baino zailtasun gehiago baditu, zergaitik ez da posible izango AHTa gelditzea?

 

  • · Tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz!

 

  • AHT GELDITU ELKARLANA
  • www.ahtgelditu.org

·      ahtgelditu@ahtgelditu.org

Informe sobre la coyuntura de la central de BASORDA en LEMOIZ

Presentamos el informe sobre la coyuntura de la central de BASORDA en LEMOIZ. Partimos de la propuesta de acciones jurídico urbanísticas y sociales para movimientos sociales comenzando por los antecedentes de la coyuntura jurídico-urbanística para determinar cualquier hipótesis de alternativas estratégicas y de nuevos enfoques de las acciones social ecologistas que procedan.

lemoizbasorda2

Las propias instalaciones y todos los entornos perimetrales del complejo arquitectónico, ingeniería adjunta y ámbito territorial de Basorda permanecen prácticamente intactos como una “espada de Damocles” tendida sobre todo el territorio de Lemoiz y Uribe- Kosta

Irakurri txostena

Gladys del Estali omenaldia, hil zuteneko 30. urtemugan

Ostiralean, ekainak 3, José Martínez Salas goardia zibilak, Tuteran, Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota hil zuela 32 urte beteko dira. Urtero bezala, EGUZKIk ez du inolaz ere urtemuga

GLA-3-2011

oharkabean pasatzen uzteko asmorik. Horregatik, ohiko omenaldia antolatu du:

 

larunbatean, ekainaren 4an, arratsaldeko 6etan, Gladys Enea parkean.

 

32 urte geroago, zergatik gogoratu Gladysen heriotza edo, hobeto esan, bizitza?

 

Gure alaba, gure laguna, gure burkidea izan zelako eta, ondorioz, ez dugulako ez hogeita hamabi urte geroago ez inoiz ahaztuko; nola hil zuten ere ahaztuko ez dugun bezala. Baina baita Gladysek arrazoi zuela gaur eta hemen gogoratzea guztiz beharrezkoa iruditzen zaigulako ere. Edo, beste modu batean esanda, 1979ko ekainaren 3 zorigaiztoko hartan Gladys Tuterara eraman zuten arrazoiak bizi-bizi daudelako.

Egun hartan, nuklearizazioaren kontrako ekintzak egiteko deialdi bat zegoen, mundu mailakoa. Euskal Herriko antinuklearrek deialdi horri erantzun zioten Tuteran hainbat ekintza antolatzen. Izan ere, Tuterakoa zen une hartan Euskal Herria mehatxatzen zuten lau zentral proiektuetatik bat. Beste hirurak Debakoa, Ispasterkoa eta Lemoizkoa ziren.

Asko dira, eta era askotakoak, nuklearizazioari aurre egiteko arrazoiak, baina bada oinarri-oinarrizko bat: pertsonentzat zein ingurugiroarentzat neurriz gaineko arriskua da eta, ondorioz, onartezina. Izan ere, Gladys egun hartan Tuterara eraman zuen mundu mailako deialdi hura Three Mile Islandeko zentral iparraperikarrean urte hartan bertan izandako istripua salatzeko egin zen. Zoritxarrez, Fukushiman gertatutakoak agerian utzi du zein puntutaraino zuen Gladysek arrazoi, Txernobilek lehen ere agerian utzi zuen bezalaxe. Gogora dezagun, bide batez, Txernobilgo istripuaren 25. urtemuga bete berri dela-eta, hainbat informazio zabaldu direla eta, horien arabera, Ukraniako zentral hartan, eta haren inguru zabalean, egoerak penagarria ez ezik oso arriskutsua ere izaten jarraitzen duela.

Fukushiman eta Txernobilen zer geratatu den ikusita, Euskal Herriko nuklearizazioa sutsuki defendatu zuten asko (baita proiektu haiek egin ezean azak jan beharko genituzkeela esaten zutenetako asko ere) poztu dira, disimuluan, baina, zentral haiek aurrera atera ez zirelako. Eta ez ziren aurrera atera Gladysi eta Gladys bezalako beste hainbati esker.

Hogeita hamabi urte geroago, egoera bitxia da: herri borrokari esker, Euskal Herriak energia nuklearrari atea itxi zion; alabaina, energia hori leihotik sartzen zaigu. Horra Garoñako zentrala. Burgosen dago, bai, baina Arabatik sei bat kilometrora. Estatu espainolean martxan den zentralik zaharrena da. PSOEko Gobernuak ixteko konpromisoa hartu zuen eta itxiko duela ere esan du. Ixte data, ordea, legealdia bukatu ondoren ezarri du. Horrek, alde batetik, zentralaren hustiapen-baimena de facto luzatzea ekarri du eta, bestetik, legealdia bukatu ondoren zentrala benetan itxiko den zalantza hauspotu du. Beraz, gogor lan egin beharra dago Garoñako zentrala ixteko erabakia atzeraezina izan dadin. Fukushima edo Txernobil berriei bidea itxi egin behar zaie.

Ikusten duzuenez, guk ez dugu Gladys gurtzen santu bat balitz bezala. Hori bai, guk, hogeita hamabi urte geroago ere, haren memoriari eusten diogu, haren borroka ez delako iraganeko kontua, oraingo kontua baizik.

 

EGUZKI

                                 2011ko ekainean

TF 688 68 13 67       688 66 25 32

http://eguzkidonostia.blogspot.com