Alternatibak
-
Seguran elanio urdin bat tiroz zauritu dutela salatu du Eguzkik Fiskaltzan
2021-10-25Eguzkik Fiskaltzan salatu du hilaren 16an, Seguran, elanio urdin bat tiroz zauritu zutela. Hegazti harrapari txiki hau Igeldoko Arrano Etxera eraman, bertan artatu eta orain osatu zain dago. Honako hau da urrian bertan Eguzkik Fiskaltzan salatu behar izan duen bigarren kasua. Izan ere, hilaren 6an arrano txiki bat bota zuten Errezilen. Hura ere Arrano Etxera zaurituta eraman baina hurrengo egunean hil zen. Elanioaren kontura aurkeztutako salaketaren helburuetako bat da argitzea zergatik ez diren iristen honelako salaketak Fiskaltzara Aldunditik bertatik.
-
Eguzkik Txenperenean zabortegi ilegalak daudela salatu du
2021-09-15Aspalditik, Irungo Txenperenea inguruan dauden baratzeetan zabor asko biltegiratzen ari da
inongo kontrolik gabe. -
Ingurumen justiziarako eskubidea Aralarren
2021-07-09Landarlan Ingurumen Elkarteak eta Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak, azken bost urte hauetan Aralarren eztabaidagai aurrena eta azkenean epaitegian bukatu zuen pista egitasmoaz, epaibidean geratutakoaren inguruan hausnarketa eta balorazio bat egiten dute behin epaiketa amaitua denean, ingurumenaren alde justizia egin dadin lortzea zein zaila den azalduz nagusiki.
-
KUTSATZEA IA DOAN DA BARAKALDON
2021-04-26Eguzkik, Errekatxo auzoan, egunkarian obra-hondakinak isurtzeagatik ezarritako isuna argitaratu denez, Ingurumenaren eta Ekintza Ekonomikoaren arloari eskatzen dio isun hori zuzentzeko..
Eguzki, ante la publicación de la multa impuesta por el vertido de escombros en El Regato, exige tanto al área de Medio Ambiente como de Acción Económica, que rectifique en dicha multa… -
600 pertsona baino gehiago bildu gara Maeztun, Arabako zentral eolikoen proiektuak geldiarazteko
2021-04-25Arabako Mendiak Aske platafomatik eskerrak eman nahi dizkiegu apirilaren 24an, larunbata, Maeztun agertu ziren guztiei, gure erakundearen arabera 600 baino gehiago izan baitira.
Maeztuko herriarentzat egun historiko batean, energia ekoizteko zentral eolikoen kokalekuak geldiarazteko aldarrikapenak entzun ziren ibilbide osoan zehar, eta Arraia-Maeztuko alkatea den Anartz Gorrotxategiri zuzendutako herri-eskaera, Arraia-Maeztuko udalerrian dauden bi zentral eolikoetatik ingurumenaren aldetik babestutako lurralde naturala defenda dezan, bata Entzian (Iturrieta mendiak) eta bestea Gasteizko Mendietan (Azazeta). -
Martzillako alkate Mario Fabori
2021-04-21Marcillako alkate-udalburua, Mario Fabo Calero (Navarra+), Caparrosoko HTN Biogás – Vaqueria de Odietako jarduera kutsatzaileekin zerikusia duten eskandalu berrien aurrean agertu da. Ohar batean, Natura 2000 Sareko “Aragoi eta Arga ibaietako behe tarteak” kontserbazio Bereziko Eremuetan (KBE) enpresaren isuriak aurkitu zirenetik egin dituen urratsak azaldu ditu.
-
Aralarko Saltarriko pistaren auzia artxibatuta
2021-04-08Epaitegiak, Aralarko Natur Parkean, espreski babestutako inguru batean eraiki zen Intzensaotik Saltarrirako pista legez kanpo eraiki dagoela ez dugula demostratu adierazi du, gure salaketa eta helegitea baztertuz. Auziak, oso teknikoa izan behat¡r duela dirudien arren, azkenean itzulpen baten arabera gauzatu da, araudiaren jatorrizko bertsioan (gazteleraz) etzegoen esaldi bat euskarazko bertsioan agertzen delako. Edonola ere, auzia ez da alperrikako izan, pista gehiago eraiki ahal izateko baldintzak gogortu baitira.
-
Caparrosoko makrogranja buruzko informazio gehiago
2021-03-31Itziar Gómez Ingurumeneko sailburua pasabidera atera zen, Caparrosoko Valle de Odieta/HTN Biogás behi-aziendaren makrogranjako epaileak agindutako handitze-eskandalua eta Aragoi eta Arga ibaien azken tarteetan mindek egindako isuriak isilarazteko. Enpresa horren isurketen kontrol telematikorako neurriak iragarri zituen, eta Nafarroako Animalien Osasunaren Lege berri bat ere agindu zuen.
-
Basoen nazioarteko egunean Jaizkibel beste sute batekin esnatu da
2021-03-25Urtero, martxoaren 21ean, basoen nazioarteko eguna ospatzen da, planetako ekosistema mehatxatuenetako bat. Joan den igandean beste baso-sute bat izan zen, ziurrenik nahita eragindakoa, Lezoko (Gipuzkoa) 2.53.1 Jaizkibel onura publikoko mendiaren 140 hektareako azalera handi batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duena.
-
Aralarko Goroskintxu eta Saltarrirako pistaren salaketaren artxibatzea errekurritua
2021-02-17Aralarko Goroskintxurak pistaren salaketa behin-behingoz artxibatu ostean zera adierazi nahi dugu Landarlan eta Eguzkik:
– Artxibatzea errekurritu dugula, ebatzi ez dena orain arte.
– Harriduraz artu dugu behin -behingo artxibatzea, f¡Fiskaltzak berak delitu zantzuak daudela baieztatu duenean.
– Guk lurralde antolaketa eta ingurumenari egindako lege-haustea dela pistak eraikitzea pentsatzen jarraitzen dugu.
– Aralarko Parke Naturala, mendia, kudeaketa arduratsua eta ingurumena babesten eta haien alde lanean jarraituko dugu. -
Ustezko zabortegi ilegala Oiartzungo Gurutze auzoan
2021-02-10Oiartzungo Gurutze auzoko Aldako baserri aurrean, GI-2134 foru errepidearen beste aldean (hegoaldean), ustez legezkoa ez den betelan edo zabortegi bat dago. Besteak beste, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak, lorazaintzako hondakinak, simaurra eta baita minda-isuriak (milaka litro) ere daude.
-
GOBELA IBAIRA ISURKETA GEHIAGORIK EZ !!
2021-01-02Este martes día 29 se ha vuelto a repetir la escena de un rio Gobela contaminado. En esta ocasión se trata de un vertido de combustible proveniente de varios vehículos abandonados junto al cauce del rio.
Este vertido se ha producido durante varios días sin que ninguna institución haya tomado cartas en el asunto. Han tenido que ser, una vez más, los propios vecinos de Errotatxu-Andramari los que han denunciado el hecho. Las autoridades ni se han inmutado hasta que el número de avisos se han realizado en por lo menos cuatro ocasiones. -
Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz hil dutela salatu du Eguzkik
2020-12-27Fiskaltzan salatuko du Eguzkik Zabranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz hil dutela. Miru gorria “galtzorian” direnen artean sailkatuta dago Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan, hau da, arrisku handiena duten espezieei dagokien atalean. Izan ere, Europako eta bereziki Iberiar penintsulako miru gorrien populazioek beherakada izugarria izan dute hamarkada eskas batean. Babestutako espezieen aleak tiroz botatzea delitu bat da, kartzela-zigorra ere ekar dezakeena. Eta, hala ere, ohikoa da, kronikoa. Gure ustez, administrazio publikoek, kasu honetan Arabako Foru Aldundiak, arazo honi ez diote behar bezala aurre egiten. Are gehiago, beraien ehiza-politiken ondorio ere badela iruditzen zaigu.
-
Naturkonen kide batek erasoa jasan duela salatu dute eskutitz bidez
2020-11-19Naturkoneko kide batek kalteak jasan zituen bere kotxean, Urola ibaiko babestutako ingurunean egindako lege hauste batzuk publikoki salatu ostean.
Lagunak jasandako erasoa salatu eta elkartasuna adierzatearekin batera, gertakaria agintariek eta eskumenen ardura duten organoek ez dutelako bere funtzioa betetzen, bete nahi izaten eta ardura horiek herritar partikularren eskutan geratzen direlako gertatu dela adierazi dute. -
Arrano txiki bat tirokatuta Gatikan. Inpunitatea?
2020-11-19Abuztuaren 23an, Gatikan baserritar batek bere oiloak erasotzen zituen Arrano Txiki bati (Hieraaetus pennatus, Aguila Calzada) tirokatu zion bere baserrian.
Nekazariak onartu zuen tiro egin zuela baina “para asustar”. Eskerrak arranoak bizirik diraula eta Gorlizko Faunaren Birgaitze Zentroaren zaintzapean dago. Errekuperatzen ari da, eta lar berandu denez Afrikarako migrazio bidaia hartzeko zentroan egongo da udaberrira arte.
Sarritan lortzen dute eskopeteroek delitoak egitea zigortuta izan gabe. Guk hitz egin genuen auzokoekin, eta eurek baieztatzen dute inguru nekazariek sarritan tiro egiten dutela. Eta esan beharra dago, inguru horretan hainbat etxe direla, eta gainera bide gorri bat handik pasatzen dela.