elikadura-burujabetza
-
2024a ere bukatuko da Txingudiko San Lorentzo urmaela handitzeko lanen arrastorik gabe
2024-12-262004a ere amaitzear dago eta Plaiaundiko Parke Ekologikoaren parte den San Lorentzo urmaela handitzeko lanen arrastorik ez dago. “2024a ere” esan dugu 2021eko otsailean Arantxa Tapiak, une hartan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, proiektua aurkeztu eta lanak urte hartako “bigarren seihilekoan” hasteko moduan egongo zirela iragarri zuelako. 2023an, berriz, Jaurlaritzak ez, lanak Ministerioak egingo zituela esan zuten. Gaur urte. Jaurlaritzak orain dela hamar urte “premiazko lehentasunezkotzat” jo zuen proiektu honetan etengabeko atzerapenak salatu ditu Eguzkik.
-
Aiako Harriko parke naturalaren gaineko zenbait mehatxu pribatu salatu ditu Eguzkik
2024-12-19Aspaldi honetan salatzen ari da zenbait sektore pribatuek kalteak eragin dituztela Aiako Harria parke naturaleko baso publikoetan. Eta gai honen inguruan eztabaidatu izan da Parke Naturalaren Patronatuaren hainbat bilkuratan, bai Donostiako eta Irungo Udalen aldetik, bai mugimendu ekologistaren ordezkarien aldetik. Hain zuzen ere, bi eremu horietan mehatxu hauek daude:
– Endarako Erreserba Eremuan (Irun): ahuntzak legez kanpo daude.
– Oberango basoan (Urdaburu, Donostia): florako espezie exotiko inbaditzaileak ugaritzen ari dira lur pribatuetatik, eta kontrolik gabeko ganadua (ardiak) dago. -
Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren zuzenketa-espedientean zortasun bermatzaileago batzuen alde dago Eguzki
2024-12-122024ko apirilean, Kostaldeetako Zuzendaritza Nagusiak baimena eman zion Gipuzkoako Kostaldeetako Zerbitzu Periferikoari 1999ko apirilaren 27ko Ministro Aginduak onartutako mugaketa zuzentzeko espedientea hasteko. Mugaketa horrek 920 metroko tarte bati eragiten dio, Donostiako Loiola auzoan. Tarte hori bat dator Lurreko Armadaren kuartel militarrek okupatutako lurrekin; izan ere, 28/1988 Legean ezarritako zortasunak aplikatzetik salbuetsita zeuden, “defentsa nazionalari lotutako ondasun” deklaratu baitziren.
-
Guggenheimi buruzko aipamenik gabe abiatuko dute Busturialdea-Urdaibairako plan estrategikoa adosteko prozesu parte hartzailea
2024-12-10Oraingoz, Guggenheim museoa mamu bat baino ez da Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta eskualdeko hogei udalek martxan duten Busturialdea-Urdaibai eskualderako plan estrategikoa adosteko prozesuan. Otsailean iragarri zuten plana egiteko asmoa, urrian egin zuten talde eragilearen lehen bilkura, eta Busturialdea-Urdaibairen egungo egoerari buruzko diagnosi bat aurkeztu dute orain.
-
Guggenheim Urdaibai: zentzugabekeria okerreko eszenatoki kulturalean
2024-12-06Duela berrogei urte, 1984ko abenduaren 6an zehazki, Unescok Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatu zuen. Lau hamarkada geroago, bere egoera delikatua izatetik kezkagarria izatera igaro da, dramatikoa, ez esatearren. Paisaia natural batek jasan dezakeen arriskurik larriena du oinarri: turismo masifikatu baten inpaktua, bere eremurik sentikorrenean eraiki nahi den Guggenheim Museoa bezalako proiektu baten eskutik.
-
Tafallako Juncaleko aintzira salba liteke
2024-12-05Duela urtebete Tafallako Junkaleko Aintzira Natur Erreserbarako mehatxu berri baten berri eman genuen. Gaur egun, azpiegitura lineal ugari daude inguruan, eta horiek ingurumenean eragina dute, sortzen duten hesi-efektuagatik: goi-tentsioko linea elektrikoak, errepideak eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak. Obrak egiten ari dira, eta, ondorioz, ekialdetik sartzen ari dira eremu babestuan, eta, azkenean, pasabiderako oztopoa sortzen da, azpiegitura hau bere luzera osoan hesituta baitago.
-
Urdaibai, erreserbak 40 urte
2024-12-01Aurtengo abenduaren 6an beteko dira berrogei urte UNESCOk bere M&B atalean Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatu zuenetik, horren barruan Busturialdea historikoaren ia gehiena sartuz.
Zain Dezagun Urdaibai Auzo Elkarteak urteurren egokia dela deritzogu, berrogei urte honetan Erreserbaren bilakaera zein izan den eta egungo egora zertan den gogoeta ahalik eta zabalena, sakonena eta aberasgarriena bideratzeko. -
A ze gurutzea!
2024-11-27Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJren, PSEren eta PPren aldeko botoekin, joan den ostiralean erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea “azter ditzala gure mendietako gailurretako gurutzeen osotasun materiala eta esanahia babesteko aukerak”. Adi: ez gurutze hau, hori edo hura babesteko aukerak, “gurutzeak” baizik. Gurutzeak babestu? Eta mendiak? Izan ere, hamaika dira gure mendietako biodibertsitate, paisaia eta, oro har, ondarea mehatxatzen dituzten proiektuak. Gauzak horrela, Batzar Nagusiak zerbait babesteko eskatzen hasiko dira eta… gurutzeak? Gure ustez garbi dago tontorretan dauden elementu ez-naturalak soildu egin behar direla.
-
Belaguan eraitsi egin dute Yeguacerosko kuartela, Euskal Herriko ekologismoaren kanpaina historiko baten jomuga izan zena
2024-11-10Yeguacerosko kuartela eraitsi egin dute. Orain, parajea leheneratu eta horren jabe den Izabako Udalari bueltatuko diote. Ondo dago ingurune paregabe hura leheneratzea eta ondo dago ere Udalari garai batean defentsa nazionalaren izenean kendu zioten eremua bueltatzea. Baina albistea lerrootara ekarri dugu Yeguaderosko kuartela Euskal Herriko ekologismoaren historiaen parte ere badelako.
-
Larunbat honetan, hilak 27, manifestazioa Gasteizen, Araba eta bere ingurune naturala defendatzeko.
2024-10-23Beste behin ere, manifestazio bat deitu behar izan dugu, oraingo honetan, larunbata, URRIAK 26, Araba mehatxatzen duten makroproiektuen aurka gaudela adierazteko.
Proiektu berriak sortu ahala, inolako ordenarik eta zentzurik gabe, proiektu horien eragin larria jasaten duten herri, mendi eta lurraldeetan, astakeria zentzugabe horren aurrean herriaren erantzun sendo eta azkarra sortu da. -
Milaka lagun manifestatu gara Gernikan Urdaibaiko Guggenheimen kontra
2024-10-20Milaka lagun manifestatu gara gaur arratsaldean Gernikan Udaibain egin nahi duten Guggenheim proiektuaren aurka. Irudiak berez mintzo dira. Hemen manifestazioaren bukaera-ekitaldian irakurritako GUGGENHEIM URDAIBAI STOP MANIFESTUA osorik irakur dezakezu.
-
Guggenheim Urdaibai STOP plataformaren deia larunbatean Gernikako manifestazioan parte hartzeko
2024-10-15GUGGENHEIM URDAIBAI STOP plataformak dei egiten die aurten berriro ere Busturialdeko herritarrei, baita eskualdea maite duten guztiei ere, larunbatean, urriak 19, Gernikako Pasealekutik 18:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
-
JAURLARITZA, NATURA LEHENERATU ORAIN
2024-10-10Biodibertsitatearen egoera larria dela eta, mundu mailan zein EBn onartutako (oinarrizko) adostasuna kontuan hartuta, dokumentu honen bidez Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu ekin diezaiola berehalakoan biodibertsitatearen aldeko neurriak hartzeari, biodibertsitatea hobetzeko eta nazioarteko ebazpenak betetzeko.
Ekimen hau sustatu duten 5 taldeen artean egindako dokumentua da, eta dozenaka elkarte/erakunde ekologistak, ingurumenekoak eta nekazaritza/basogintza mundukoak batu zaizkio. -
Jaurlaritza, natura leheneratu orain!
2024-10-10Europar Batasuneko Ingurumen Ministroen Kontseiluak NATURA LEHENERATZEKO LEGEA onartu zuen 2024ko abuztuaren 18an non, besteak beste, esaten den EBko lehorreko eta itsasoko eremuen % 20 leheneratu behar dela gutxienez 2030erako, eta degradatutako ekosistema guztiak 2050erako. Azken hilabeteotan, hainbat talde ekologista eta naturzalek Legea aztertu dugu eta, horren ondorioz, dokumentu bat sortu dugu honako izenburu honekin: JAURLARITZA, NATURA LEHENERATU ORAIN. Atzo aurkeztu genuen Donostian, hanbait talderen ordezkarik parte hartu zuten ekitaldi batean.
-
Guggenheim Udaibai STOP!, Barakaldon ere bai
2024-10-07Ostiralean, hilak 11, Urdaibaiko Guggenheim proiektua zertan den ezagutzeko aukera bikaina, zuzen-zuzenean Guggenheim Udaibai STOP! plataformaren kideen ahotik, gainera. Begi-bistatik galdu gabe urriaren 19an proiektu honen aurkako manifa deituta dagoela Gernikan. Itxura guztien arabera, mobilizazio gogoangarria izango da.