Albistea

  • Elkartasun-kontzentrazioak Ertzaintzak erraustegiaren kontrako martxa batean parte hartzeagatik salatutako pertsonekin

    2019-11-29

    incineradoraErrausketaren Aurkako Mugimenduak infomratu duenez, iazko irailean erraustegira egin zen martxan parte hrtzeagatik Ertzaintzak salatutako lau pertsona epaitegira deitu dituzte. Ia 2.000 lagunek parte hartu genuen protesta harekin desordena publikoak eragin izanaren erantzule gisa ikertuak direla esan diete. Zubietarrak dira bi, lasartearra bat eta donostiarra azkena.

    Informazio osoa Mugimenduaren webgunean bertan aurkituko duzu:

    http://erraustuez.org/eu/2019/11/29/larria-lau-herritar-epaituko-dituzte-iaz-erraustegira-egin-genuen-martxan-parte-hartzea-egotzita/

    Baina aurreratzen dizuegu Donostian elkartasun-kontzentrazioak egingo direla, Egiako epaitegiaren aurrean, honako egun eta orduetan:

    Abenduaren 4an, asteazkena: 11:00etan.
    Abenduaren 9an, astelehena: 10:30ean.
    Urtarrilaren 9an, osteguna: 10:30ean.

    Eta Eguzkitik ere parte hartzera animatzen zaitugu.

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

November 2019
M T W T F S S
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

LIBURUAK

liburuak