Albistea

  • Ondarroan bi isuri kutsatzaile berri salatu ditu Eguzkik

    2019-09-21
    Partekatu - Compartelo

    Gasoil-orbana nahiko garbi ikusten da argazki honetan.

    Gasoil-orbana nahiko garbi ikusten da argazki honetan.

    Isuri kutsatzaileek eguneroko ogi izaten jarraitzen dute Ondarroa partean. Eguzkik biren berri izan du aste honetan. Lehenengoa Kakalekun. Badirudi araztegiak oraingoan ere huts egin duela. Bigarrena, berriz, gasoil-isuria izan da, portuan bertan. Portuan hamaika kamara daude, baina inoiz ez dute erruduna harrapatzen. Erabatekoa da zigorgabetasuna.

    Eta halaxe jarraituko dugu, neurririk hartzen ez den bitartean.

    Kakaleku. Gauzak asko aldatu ezean leku honek luzaz eutsiko dio herritarrek jarritako izen horri.

    Kakaleku. Gauzak asko aldatu ezean leku honek luzaz eutsiko dio herritarrek jarritako izen horri.


    Partekatu - Compartelo