Eguzkik salatutako ustezko delitu ekologiko bat ikertzen ari da Fiskaltza Urdaibain
2023-09-21
Partekatu - Compartelo
Presa txikiek ez dute ia ura pasatzen uzten.
EAEko Fiskaltza Nagusiak 2022. urteari dagokion txostena argitaratu berri du, eta bertan, Ingurumenari eta Hirigintzari eskainitako alorrean, zera dio, ustezko delitu ekologiko bat ikertzen ari dela Urdaibaiko Mape errekatik behar baino ur gehiago ateratzeagatik. Hitzez hitz, honela dio:
“Derivada de diligencias de investigación en fiscalía, se incoó procedimiento judicial por detracción de agua en la zona de Urdaibai, en concreto en el río Mape, que en períodos estivales presentaba su caudal por debajo de los niveles biológicos, con riesgo para fauna y flora, asunto que ha tenido relevancia periodística por la presunta implicación de una corporación de derecho público”.
Ikerketa abiatu zen Eguzkik, hainbat auzokoren kezka kontuan hartuta, salaketa jarri zuenean.
Fiskaltzaren txostenaren haritik tiraka, eldiario.es-ek honako informazio hau argitaratu du, benetan merezi duena:
Salaketa hartatik ere erreskatatzen dugu paragrafo hau, bereziki azpimarragarria iruditzen zaigulako:
“Erakundeek argudiatu dute Busturiak, Mundakak eta Sukarrietak udan dituzten hornidura-arazoak behin betiko konpontzeak kostu handia duela. Beharbada. Baina harrigarria ere bada Guggenheim bezalako proiektu batean Urdaibain milioi pilo bat inbertitu daitekeela esaka ibiltzea, eta, aldi berean, oinarrizko zerbitzua den ur-hornidura behar bezalako bat bermatzeko arazo ekonomikoak daudela esatea.”
EGUZKI, 2023ko irailean
Ubidea zeharo urik gabe.
Arraiak ere (kasu honetan aingirak) hilik, ur falta dela eta.