Fauna
-
Zigor-espedienteak ireki zaizkio Kanarietan turistak baleak ikustera eramaten dituen enpresa bati, Eguzkik salaketa jarri ondoren
2022-11-09Kanarietako Poliziaren Kidego Orokorrak, Eguzki talde ekologistak emandako informazio baten ondorioz, zigor-espedienteak ireki ditu La Palman turistei baleak ikusteko ontzi irteerak eskaintzera dedikatzen den enpresa baten kontra. Eguzkik jaso zuen informazioaren arabera, irteera horietan zetazeoak behatzeko indarrean dagoen araudia zeharo urratzen zen. Izan ere, itsasontziek zetazeoak ingutratu eta estutzen zituzten, berezoek argazki gehiago eta gertuagotik ateratzeko aukera izan zezaten. Hori erabat debekatuta dago. Poliziaren Ingurumen Taldeak ikuskapen bat egin eta egiaztatu ahal izan du gure informazioa zuzena zela.
-
Urumean zer gertatzen ari den argitu behar da
2022-08-28Urumea ibaian, Donostian, uretako hainbat hegaztik, batez ere basahatek, hilik agertzen jarraitzen dute. Atzo, berriz, neurri guztietako 50 bat aingira ere hilik agertu ziren. Udaltzaingoaren patruilak, Aldundiko eta URAko teknikariak bertaratu ziren atzo. Bururaino ikertzea eta Urumeako eremu jakin horretan hegaztiak eta arrainak zergatik hiltzen diren azaltzea nahi ditugu.
-
Orain egokitu dute Mutrikun linea elektriko bat non apirilean zikoina bat ustez elektrokutatuta hil zen
2022-07-02Apirilean, Eguzkik Ingurumen Fiskaltzan salatu zuen Mutrikun, behar bezala egokituta ez zegoen linea elektriko baten azpian, zikoina bat hilik agertu zela, ustez elektrokutatuta. Hori faunaren kontrako delitu ekologikoa izan daiteke. Hildako zikoinaren berri Mutriku Natur Taldeak eman zigun, eta, orain, talde horretatik beretik esan digute egunotan hanbait langile ibili direla linea elektriko hori egokitzen, hegaztien elektrokuzioak saihesteko. Ondorioztatzen dute salaketak, neurri batean, behintzat, fruitua eman duela.
-
Gipuzkoako Basafauna Berreskuratzeko Zentroaren egoerari buruzko informazioa eskatu du Eguzkik, bertan hegazti gripea agertu ondoren
2022-05-13Atzo baieztatu zen Gipuzkoako Basafauna Berreskuratzeko Zentro berrian hegazti gripea agertu dela, eta, hain justu, atzo bertan egin zuen Eguzkik Foru Aldundian informazio-eskaera bat. Ez bakarrik hegazti gripearen agerraldiari buruzko eta horren ondorioei buruzko informazio-eskaera, baizik eta zentroari berari buruzko informazio-eskaera: orain arte nola funtzionatu duen edo hemendik aurrera nola funtzionatuko duen, animalien sarrera-protokolorik ba ote dagoen, legez babestutako espeziak ez ezik babestu gabekoak ere artatuko ote dituen, itsas espezieak kontuan hartuko ote diren eta abar.
-
Eguzkik Fiskaltzan salatu du Mutrikun zikoina bat hil dela, itxura guztien arabera elektrokutatua
2022-04-26Mutrikun zikoina bat hilik aurkitu dute eta horren berri eman dio Eguzkik Ingurumen Fiskaltzari. Hegaztiaren gorpua poste elektriko baten pean zegoenez, oso litekeena da elektrokutatua hil izana, eta hori faunaren kontrako delitu ekologikoa litzateke. Orain dela egun batzuk, berriz, Gipuzkoako Basozainek twitter bidez ezagutarazi zuten putre bat hilik aurkitu zutela antzeko egoera batean. Kasu hauek agerian uzten dute egokitu gabe jarraitzen duten linea elektrikoek ingurumen arazo larria direla, eta arazoari, Eguzkiren iritziz, ez zaiola behar besteko garrantzirik ematen ari. Kontuan izan behar da 2008ko Errege Dekretu batek lineak egokitzeko agindu zuela.
-
Negu-txontak talkaz hilda Arangoitin
2022-03-19Ondoko argazkia, gaur goizean Bilboko Deustuko auzoan dagoen Monte Elorriaga kaleko igogailuaren beirateriaren kontra estanpatutako hamarnaka negu-txonta erakusten dituena. Zoritxarrez, sarritan gertatzen da, Kasu hau, egunero hiribilduan zehar gertatzen denaren adibidea da. Gero eta gehiago dira eraikin publiko zein pribatuetako espazioak eta fatxadak, kristala, metakrilatoa edo gainazal biniliko gardendunak edo “ispilu-efektua” dutenak.
Bilboko Udalari eskatzen diogu behar diren neurri zuzentzaileak har ditzala arazo errepikakor hori konpontzeko eta ustez arazo bera izan dezaketen eraikin eta instalazioen ikuskapen plana prestatzeko -
Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz bota zutelako jarritako salaketa artxibatu egin du Fiskaltzak
2021-12-11Orain dela urtebete Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz bota zutelako, Arabako Aldundiak zein Eguzkik jarri zuten salaketa behin-behinean artxibatu du Fiskaltzak. Fiskaltzak dio diligentziek argi eta garbi erakusten dutela mirua “nahita bota zutela, inolako dudarik gabe, eta ehiza-barrutitik bertatik, gainera”. Baina ezin izan dute erantzulea identifikatu. Kontuan izan behar da miru gorria Mehatxatutako Espezieen Euskal Kataloagoan sailkatuta dagoela, “galtzorian” atalean, gainera. Beraz, espezie honetako ale bat botatzea delitua izan daiteke, kartzela-zigorra eta guzti ekar dezakeena.
-
Tiroz botatako hegazti babestu berri bat, aztore bat, hilik aurkitu dute Hondarribian
2021-11-26Tiroz botatako hegazti babestu baten kasu berri bat salatu du Eguzkik Fiskaltzan, aztore batena. Azaroaren 13an aurkitu zuten Jaitzubian, Jaizkibelpean. Hau da ehiza-denboraldi honetan Eguzkik Gipuzkoan ezagutu duen honelako bosgarren kasua. Nabarmendu nahi dugu aztorea ez dela ehiza-denboraldi honetan tiroz bota duten bosgarren hegazti babestua, baizik eta Eguzkik ezagutu duen bosgarrena. Hau da, Eguzki kasu bakan batzuk ezagutzera (eta ezagutaraztera) baino ez da iristen. Izan ere, lehengoan jakin genuen tiroz botatako 33 hegazti artatu zituztela iaz Arrano Etxean, horietatik 21 babestuak edo ez ehizagarriak. Halaber, Arrano Etxera iristen den hegazti kopurua, handia izanda ere, icebergaren tontorra baino ez dela. Alegia, ez dira inolaz ere “kasu bakan edo isolatuak”. Hemen arazo kroniko bat dago, Aldundiak orain arte behar bezala tratatu ez duena.
-
Eguberrietako argiak direla eta Urumea gainean jarri dituzten kableak arriskutsuak dira hegaztientzako
2021-11-17Egunotan, eguberrietako argiak direla eta, Urumea aldez alde zeharkatzen duten dozena bat kable jarri dute Maria Kristina eta Santa Katalina zubien artean. Kableok behar bezala nabarmenduta ez daudenez, hegaztiek talka egin dezakete horien kontra. Kontuan izan errioaren zati horretan ubarroiak, ahateak, hainbat espezietako kaioak, harri-iraulariak, txirriak eta lertxuntxoak ibili ohi direla. Gogoan izan, halaber, orain dela bi urte martin arrantzale batek talka egin zuela Lehendakari Agirre zubiko kristalaren kontra, kristala behar bezala nabarmenduta ez zegoelako. Gauzak horrela, Eguzkik Udalari eskatzen dio kableak seinalizatzeko, talka-arriskua saihesteko. Obretako kableetan sarri egiten den praktika da eta zeinbat hegaztiri bizitza salba diezaioke.
-
Eguzkik Jaizkibeleko ehiza-postuen egoerari buruzko txostena eskatu die hiru udalei
2021-11-05Azken urte hauetan Jaizkibel mendian zehar ehiza postuak gehiago zabaldu direla susmoa dugu. Ez du ematen egin behar den kontrola zorrotza denik, eta gure ustetan, beharrezkoa da jakitea egungo egoerak bat egiten ote duen indarrean dagoen araudiarekin. Zentzu horretan, ikusi dugu eskuragarri dagoen bisoreak ez duela asko laguntzen egin behar den kontrolean, edukiak ez baitu egoerarekin bat egiten, hau da, ez baitago eguneratuta, maiz mendiko postuen kokapen zehatza eta bisorearena ez baitatoz bat, zenbakiak ere ezberdinak izan daitezkeelarik.
-
Eguzki pozik, Aldundiak behingoz erreakzionatu duelako babestutako espezieak tiroz bota izanaren aurrean
2021-10-28Aldundiak Jaizkibelgo ehiza-lineako hainbat postu itxi ditu, joan den asteburuan inguru hartan belatz handi bat bota zutelako. Guk dakigula, hilabete honetan eskopetaz botatako espezie babestuetako hirugarren alea da. Izan ere, Eguzkik Fiskaltzan salatu zuenez, urriaren 6an Errezilen arrano txiki bat eta 16an Seguran elanio urdin bat tiroz zaurituak aurkitu zituzten. Eguzkik bere poza agertu nahi du Aldundia alor honetan behingoz inakziotik atera delako.
-
Seguran elanio urdin bat tiroz zauritu dutela salatu du Eguzkik Fiskaltzan
2021-10-25Eguzkik Fiskaltzan salatu du hilaren 16an, Seguran, elanio urdin bat tiroz zauritu zutela. Hegazti harrapari txiki hau Igeldoko Arrano Etxera eraman, bertan artatu eta orain osatu zain dago. Honako hau da urrian bertan Eguzkik Fiskaltzan salatu behar izan duen bigarren kasua. Izan ere, hilaren 6an arrano txiki bat bota zuten Errezilen. Hura ere Arrano Etxera zaurituta eraman baina hurrengo egunean hil zen. Elanioaren kontura aurkeztutako salaketaren helburuetako bat da argitzea zergatik ez diren iristen honelako salaketak Fiskaltzara Aldunditik bertatik.
-
Egokigu gabeko linea elektriko baten kontra talka egin zuen belatzaren kasua ikertzen hasi da Bizkaiko Fiskaltza, Eguzkik eskatuta
2021-10-14Alonsotegin linea elektriko baten kontra jota hil zen belatz handiaren kasua ikertzen hasi da Bizkaiko Fiskaltza, Eguzkik eskatuta. Kontuan izan behar da linea elektriko hori oraindik egokitu gabe dagoela, 2008tik errege dekretu batek konpainia elektrikoak lineak egokitzera behartzen dituen arren, hain justu, hegaztien talkak edo elektrokuzioak ahal den neurrian saihesteko.
-
Harrapatutako lepahori bat hilda agertu da Salburuan.
2021-08-27Duela hamalau hilabete Landan gertatu zen bezala, atzo, asteazkenean, Salburuan, lepahori bat harrapatu dute. Basa faunarentzako berri txarra, lepahoria (Martes martes) espezie arraro gisa katalogatuta baitago Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan. Eguzkik natur guneen arteko lotura bermatzeko urratsak egiteko eskatu du.
-
Eguzkik txalotu egin du Oiartzun ibaiaren arroan lotura ekologikoa hobetzeko hiru presa eraisteko proiektuen tramitazioa
2021-08-11Gipuzkoako Foru Aldundia uztailean hasi zen Oiartzunen, Ergoien auzoan, hiru ibai-presa (Aiendola, Txabola eta Olaetxe) eraisteko proiektuak izapidetzen. Obra horiek “Gipuzkoako Oztopoak Permeabilizatzeko 2020-2035 Plan Zuzentzailean” jasotzen dira. Plan horren arabera, datozen 15 urteetan 228 oztopo kenduko dira Gipuzkoako ibai-ekosistemetatik.