Kantauri itsasoa: babesa ala kutsadura?

PROSPECCIONES itxasoaITSAS ERRESERBEN SORRERA ETA ARRANTZA BALIABIDEEN BABESA EDO HIDROKARBUROEN ERAUZKETA BEZALAKO INDUSTRIA JARDUERA KUTSATZAILEEN BULTZADA

2010ean itsas babeserako nazioarteko erakundea den OCEANAk eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak (EBEO) “Jaizkibel eta Uliako (Euskadi) itsasaldearen babesa. Donostia (Ulia) eta Miarritze artean korridore ekologiko bat sortzeko proposamena Natura  2000 sarean barneratzearen bidez” deituriko txosten teknikoa kaleratu zutenetik, euskal talde ekologistak, proposamen hau lortzea, itsasoari dagokionean gure helburu estrategikoetako bat bihurtu genuen. Bertan, itsasoko habitata eta espezieak babestea proposatzen da, zetazeoak barne.

Capricorn Spain Limited eta Shell Usptream Spain BV  petrolioaren nazio-gaindiko enpresak, Euskal Herriko hego itsasokoa ondoan, gas edo petrolio erauzketak egin ahal izateko aurretikako ikerketa teknikoak egiteko eskaera bana egin diote espainiako gobernuari .

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiar Gobernuak,  Euskal herriaren itsas babesaren inguruan ezinbesteko zenbait gai jorratzeke dituztela aspalditik errepikatzen ari gara Eguzkitik: itsasertzeko uren kutsadura, neurriz gaindiko arrantza, kostaldearen artifizializazioa, azpiegitura erraldoiak…,  eta kontuan izanik gure Hegoaldeko itsasertza, itsas bioaniztasunaren babesari dagokionean basamortua baino ez dela, salbuespen urri eta murritzekin.

Espainiar gobernuak ingurumari honetan, mehatxu berri baina ezagunen garapena baimentzen du, izan ere petrolioaren industria bost kontinenteetako ozeano nahiz barneko lurretan  sortutako eragin handiengatik ezaguna da mundu mailan. Gogora dezagun bestela Kariben, Kanariar Uharteetan edo fracking-aren  inguruan Europa nahiz Ameriketako prospekzioetan  sortzen ari den aurkako jarrera.

Era berean bi gobernuei  %100 berriztagarriak izango diren eszenatoki energetikoetan lan egin dezatela exijitzen diegu eta ez daitezela  ingurumenean, osasun publikoan nahiz ekosistematan kalteak eragin eta aldaketa klimatikoaren eragile ezinbestekoa den fosildun jatorriko  energiaren erabileran behin eta berriz saiatu.

Ezin dugu alde batera utzi, gure kostaldeko herrientzat hain garrantzitsua den  arrantza sektorean erauzketa jarduera hauek eragin dezaketen kaltea, espezieen berreskurapenean egiten ari den lana kinkan jarriaz: geldialdi biologikoak, biomasari egokitutako arrantza kuota… Espezie babestuak ere hidrokarburoen erauzketaren eraginei alde egiterik ez dutela ahaztu gabe.

Ulia-Jaizkibelgo itsas eremuen babeserako proposamena, natura 2000 sarearen proposamenaren barruan (Oceana-COBE, 2010)

Ulia-Jaizkibelgo itsas eremuen babeserako proposamena, natura 2000 sarearen proposamenaren barruan (Oceana-COBE, 2010)

Horregatik, petrolioaren  enpresei emandako baimen kutsakorrak ez ditu onartzen  Eguzkik eta tinko eskatzen dugu berriz ere, hain beharrezkoak diren itsas eremu babestuen izendapena, bereziki Ulia-Jaizkibel eta Capbretongo kainoia,  zeinak itsas Natura 2000 sarean barne leudekeen. Bukatzeko herri mailako nahiz goi mailako instituzioei, hala erakunde ekologista nola zientifiko, arrantza sektoreko , itsasertzeko aisialdikoei… batzeko dei egiten diegu itsasoari datorkion mehatxu berri honi aurre egiteko.

Donostian, 2014ko urriaren 16an.

Eguzki, Euskal Herriko Talde Ekologista eta Antinuklearra