ADECAP-en eta ONC-ren burugabekeriei aurre eginez

ehiza postuaADECAPek, arma- eta kartutxo-saltzaileek kontrolpean duten elkarteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiei pagausoa kontrapasan ehizatzeko baimena eman dezaten eta ‘kontrapasa’ hitza erabili beharrean ‘ehizaldiaren luzapena’ terminoa maltzur erabilita oraintsu eginiko eskaera dela eta, behean sinatzen dugun talde naturazale eta kontserbazionistok hau helarazi ahi diogu iritzi publikoari:

  • Sarasketa jaunak berak aitortua dio prentsari terminologia horrela erabiltzea azpikeria hutsa dela. Iturria: http://www.elnortedecastilla.es/20130814/local/gobierno-proyecta-ampliar-permiso-201308132018.html. Pasartea: Y eso supondría que en Euskadi se aplicasen los mismos periodos que en el sur de la Península. ¿No es eso contradictorio con la resolución judicial que prohíbe la contrapasa en el País Vasco? Sarasketa sostiene que no, ya que estaríamos hablando de una prórroga para las torcaces y no de un periodo específico para contrapasa. Aunque, en esencia, viene a ser lo mismo.
  • Hegaztiak kontrapasan ehizatzeko debekua EB osoan indarrean dagoen debeku orokorra da. Aurreikusita dauden salbuespen-kasu guztietatik batek ere ez du babesten ADECAPen eta ONCren nahia. Izan ere, lehenago ere erabilitako argudio berberak erabili dituzte oraingoan, EHJANen eta Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Europako Batasunaren Luxenburgoko Justizia Auzitegiaren epaiek behin eta berriro indargabetuagatik ere. Luxenburgoko Auzitegiak emandako epaiak ezin argiago erabaki zuen ezen el requisito de que no haya otra solución satisfactoria no concurre si la medida que autoriza la caza con carácter excepcional (en contrapasa) está destinada únicamente a prorrogar los períodos de caza de determinadas especies de aves en territorios ya frecuentados por éstas durante los períodos de caza ordinarios.
  • Proposamenak, beraz, dagoeneko aztertuta eta epaituta dagoen kontu bat dakar berriz; ezinbestean hartu behar da bestek delitua eginarazteko saiotzat. ADECAPek nahi du norbaitek prebarikatzea, duela urte batzuk Jose Luis Garai Bizkaiko foru-diputatuak bezala, zeina delitu hargatik (pagausoak kontrapasan ehizatzen lagatzeagatik hain zuzen, jakinik legearen kontrakoa zela) epaitu eta zortzi urtez gaitasungabetu baitzuten (http://elpais.com/diario/2001/02/19/paisvasco/982615215_850215.html). Ez da ahaztu behar, halaber, Aznarrek berak indultatu zuela gerora Garai jauna.

Hori guztia pagausoaren kontserbazio-egoera eta haren ugaritasuna gorabehera. Europak bere hegaztiak kontserbatzeko politikaren oinarrizko elementu bat da horiek ez ehizatzea ez ugaltze-sasoian, ez, migrarien kasuan, eztai-aurreko migrazioan (kontrapasan) ere. Gaur egun EAEn pagausoa ehizatzeko zabalik dauden sasoiek agortu egite dituzte legez baimendu daitezkeenak (eztai-ondoko uda-sasoia, eztai-ondoko pasea eta negualdia), eta beraz ez dago horiek areago luzatzerik.

Horregatik guztiagatik, ADECAPen eta ONCren proposamena salatu nahi dugu behean sinatzen dugunok, funtsik eta edukirik gabeko ekimen merkea delako, gizartea oro har eta bereziki ehiztariak manipulatzeko saioa delako (Sarasketak bururen bat aurkeztu behar die jarraitzaileei), eta batez ere delitua eragiteko saio ezin agerikoagoa delako. Gaiaren eskumena duten foru-arduradunei, tekniko zein politiko, dei egiten diegu beren jarrera erakus dezaten, eta gogorarazten diegu auzia hiru lurraldeetako ehiza-kontseiluetan aztertu behar dela. Arma- eta kartutxo-saltzaileen lobbyaren eskaerari men eginez gero delituan eta errorean tematzea lekarke. Halaber iragartzen dugu sinatzaileok  delitugileen eta delitu eginarazleen aurka ekintza penalak abiaraziko ditugula.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 22an

Sinatuta:

Itsas Enara OE

Arkamurka Zarauzko NT

Eguzki

-Instituto Alavés de la Naturaleza

-IZATE Asociación Medioambiental Ingurugiroaren Taldea

Mutrikuko NT

-Herrio Orioko NT

Ugatza OE

Ekologistak Martxan

-Zumaiako NT

-Erkaxo Azpeitiko NT

-Katamarrua Zestoako NT

Landarlan Goierriko NT

Ondarroa 12 milia

Haritzalde Naturzaleen Elkartea

Okil Beltzak Elgoibarko NT

Berdeak

-Osina Natur Taldea

Atez ateko hondarkintegien kudeaketa Xiberora ailegatuko da

zakarrontziak zuberoa 2014

Herritar bakoitza txartel bati esker, hondakinak botatzen ahalko ditu.

Iturria: Kazeta.

Xiberoko bailarak hondarkintegien kudeaketa sistema berri bat martxan jarriko du. Hain zuzen ere, uztailaren 1etik, herritarren parte batek ontziak izanen dituzte, etxeko zikinkerientzat eta bereizketa selektiboarentzat.

Xiberoko zortzi elkargo sistema berri huntan parte hartuko dute: Maule, Sohuta, Garindañe, Bildoze-Onizepia, Ezpeize-Undureine, Sarrikotapea, Lixoze eta Atharratze. Herritarrei emanak izanen diren ontziak neurri ezberdinak izanen dituzte. Hain zuzen ere, 120ko litroentzat (1-4 pertsonentzat) eta 240 litro (4 pertsona baino gehiagorentzat). Zehaztu dutenez, profesionalek ontzi handiagoak izanen dituzte eta hauek 660tik 770 litrokoak izanen dira.

Beste elkargoek borontatezko ekarpenen zutabeak izanen dituzte, etxeko zikinkeriak eta bereizketa bereziak egiteko. Zutabe hauek ez dituzte onartuko 30 eta 100 litro bitarteko plastikozko zakuak. Halaber, azpimarratu behar da zutabe hauetan hondarkin kopuru handiagoa biltzen ahalko dela: 5000 litro inguru. Zutabe bakoitzean hondakinak botatzeko, herritar bakoitzari txartel bat emana izanen zaio.

Tarifak hondarkinen arabera

Adierazi dutenez, sistema berri hunen helburua prezioen sistema aldatzea da. Prezioak kalkulatuak izanen dira herritar bakoitzak bilduko dituen hondarkin kopuruaren arabera. Banatuak izanen diren txartelei esker, sistemak jakinen du zenbat kopuru bota duen etxe bakoitzak.

Lehen zutabeak martxoan jarriak izanen dira eta ekainerako denak jarriak izan beharko dira. Modu berdinean, maiatza eta ekainean txartelak banatuak izanen dira etxe bakoitzari.

Urkulluren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik zazpi lagun epaituko dituzte datorren osteguna 29a Donostian

urkullu mugitu bajate burro urtarrilak 29Iturria: Mugitu !

Kontzentrazioak deitu dira Donostian eta Iruñean

Datorren ostegunean, urtarrilak 29, AHTren aurkako zazpi ekintzaile epaituko dituzte eguerdiko 12etan Donostiako Epaitegian, hain zuzen ere joan den azaroaren 5ean Urkullu lehendakariaren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik. Protesta hura Donostiako Kursaal jauregian egin zen, Eusko Jaurlaritzak “25 urte jasangarritasunaren alde” izenburupean eta Urkullu lehendakaria buru zela antolaturiko ekitaldian. Urkullu hizketan hasterakoan AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! mugimenduko 7 lagun eszenatokira igo eta “AHT JASANGAITZA” eta “EAJ HIPOKRITAK” zioten kartelak erakutsi zituzten azpiegitura erraldoi honen aurka kantak eta aldarriak oihukatu zituzten bitartean.

Hortaz, epaiketa salatzeko eta epaituei sostengua adierazteko kontzentrazioa deitu du Mugitu! mugimenduak goizeko 11’30etan Donostiako Epaitegiaren aurrean; bertan epaituek komunikabideei adierazpenak egingo dizkiete eta Urkullu lehendakariaren zaldizko estatua ikusgarri bat ere inauguratuko da, Urkullu kasu honetan asto baten gainean irudikatuko duena “URKULLU ASTOAREN GAINETIK JEITSI HADI!” goiburuarekin. Halaber, Iruñeako jubilatuen Sasoia Elkarteak deituta, nafar hiriburuko Foru Monumentuan beste elkarretaratze bat egingo da ostegunean eguerdiko 1etan, epaituriko lagunetako bat Sasoia elkarteko kidea izanik.
BARCINA bajate burro AHT
Epaiketa honen harira, epaituek Kursaalean egin bezala, Mugitu!k ozenki salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak bere burua harrokeriaz “jasangarri” gisa aurkezten duen bitartean Euskal Herrian inoiz  egin den azpiegiturarik txikitzaileena bultzatzen duela. AHTak, ingurumena gogor erasotzearekin batera, baliabideen xahuketa ikaragarria dakar (materiala, energetikoa, ekonomikoa), etorkizunean guztiontzako hipoteka bat izango delarik. “Jasangarritasuna” egungo gezurrik handienetarikoa da: baliabideen xahuketaren, petrolioaren gailurraren, aldaketa klimatikoaren eta, nola ez, azpiegitura txikitzaile eta ezbeharrezkoen inposaketaren aroan bizi gara. Azken horien artean AHTa dago.

Hala ere, “jasangarritasunaren” leloa markak, produktuak eta, zergatik ez, politikariak publizitatzeko erabiltzen den itxurakeria ideologikoaren parte izatera pasa da. Hartara, “HIPOKRESIA JASANGARRIA” salatzen zen Kursaaleko protestan ekintzaileek botatako eskuorrian. Eta “zikinkeria” ez da, Urkulluk orduantxe gaizki esan bezala, lurretik jaso zuen eskuorri hura: zikinkeria AHTa eta proiektu txikitzaileak dira, zikinkeria azpiegitura horien gaineko eztabaida nola lapurtu zuten da, zikinkeria AHTri buruz egindako herri galdeketak nola mesprezatu zituzten da, zikinkeria proiektuaren opakotasuna da, eta zikinkeria eraikuntza-enpresen eta proiektua sustatu dute alderdi politikoen artean pastela nola banatu duten da.

Hori denagatik, Donostian eta Iruñean egingo diren elkarretaratzeetan zuen partehartzea  espero dugu eta zuen inguruan deialdi honen berri zabaltzea eskatzen dizuegu. Donostiako kontzentrazioaren kartela bidaltzen dugu.

Harremanetarako tlfnoak:
628243066 (epaituak)
695715510 (Donostiako epaitegiko sostengu kontzentrazioa)