Nafarroan dauden proiektu jasangaitzen mapa

Cartel-mapaconflictos-20160319-2-euIngurugiro gatazken gure erkidegoko ikuspegi bat eta bere gaurko egoera
Prestazio Handiko Trena (AHT), Castejongo zentralak, autopista elektrikoak, Aroztegiako urbanizazioa, Esako urtegia, Nafarroako Ubidea, ur erauzketa Valdegan; Aldatz, Urdazubiko… harrobiak, magnesitako meategia Zilbetin, potasako meategiak Erreniegan eta Zangozan…

Ingurugiroa arloko talde eta auzokideen plataformak, eta baita Ama Lurrari ematen ari diogun tratuarengatik kezkatuta dagoen edonor ere, konbidatu nahi diegu. Iruñeko Zabaldi aretora hurbildu zaitezkete eta ezagutzen duen gatazkaren berri eta bere egoera eman dezan. Horrela osatuko dugu orain egiten ari garen mapa!!

Mila esker, aurrez aurretik zure interesa eta parte-hartzeagatik. Etor zaitez !!

Fundación Sustrai Erakuntza
http://www.fundacionsustrai.org/

Artikutzan legez kanpoko ehizaren kontrako neurriak eskatu dizkio Eguzkik Donostiako Udalari

ehizaNafarroako Foru Poliziak hiru ehiztari salatu ditu gauez, elurretan, 4 x 4 ibilgailu batean eta animaliak itsutzeko argiekin ari zirelako.

Artikutzan legez kanpo egiten den ehizaren kontrako neurriak hartzeko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari. Zehatz-mehatz, Nafarroako Foru Poliziak salatutako hiru ehiztariren kontra jotzeko eskatu dio. Izan ere, Foru Poliziak orain dela gutxi atzeman zituen hiru ehiztari hauek, gauez, elurretan, 4 x 4 ibilgailu batean eta animaliak itsutzeko argiekin ari zirela. Gainera, errifle batean, legeak baimendu baino bala gehiago zeramatzaten. Eta hori guztia ehiza egitekoa ez den eta babestuta dagoen barruti batean, hain justu, uraren kalitatea eta, oro har, ingurumena zaintzea duelako helburu nagusi. Are gehiago, helburu horren mesedean, Artikutzan mugatuta dago pertsonak sartzea.

Artikutza Goizueta bada ere, Donostiako Udala da finkaren jabea, eta, jabea den neurrian, Eguzkik eskatzen dio Foru Poliziaren salaketaren ondoriozko diligentzietan pertsonatzeko.

Salaketari buruzko xehetasun gehiago irakur daitezke Nafarroako Gobernuak berak argitaratu duen ohar batean: irakurtzeko sakatu hemen