Albistea

  • Eusko Jaurlaritza mijoako saneamenduaz “ahaztuta”

    2017-04-14
    Partekatu - Compartelo

    Beste behin ere Eusko Jaurlaritzako aurrekontuez kanpo geratu da, Mutrikuko udalbatzaren eskaera kontuan izan gabe.

    Peces muertos en Mijoa erreka, como consecuencia de uno de los vertidos registrados el verano pasado.

    Arrainak hilda Mijoa errekan, 2016an gertatutako isurketetako baten ondorioz.

    Jaurlaritzari oraingoan ere “ahaztu” egin zaio Saturrarango hondartzan bertan isurtzen duen Mijoa erreka saneatzeko partida aurrekontuetan jartzea, nahiz eta joan den urrian, mozio baten bidez, Mutrikuko Udalak gogorazi zion bazela garaia orain dela hamar urte hartu zuen konpromisoa betetzeko (1).

    Egunotan Legebiltzarrean eztabaidatu den aurrekontuetan, EAE osoan ur zikinak biltzeko eta arazteko 12,5 milioi euro baino ez ditu ipini Jaurlaritzak, eta diru kopuru horrekin ezin zaie inolaz ere aurre egiten hasi alor honetan bete gabe dituen konpromisoei. Are gehiago, aurrekontu hauekin, atzerapenek pilatzen jarraituko dute, ezinbestez. Kontuan izan Jaurlaritzak alor honetan dituen zorrak, Gipuzkoan bakarrik, 50 milioi euro ingurukoak direla. Izan ere, Mijoakoa ez da agindutako finantzazioaren zain dagoen proiektu bakarra (2).

    Jaurlaritzak EAE osorako aurreikusi dituen 12,5 milioi horietatik 612.000 euro baino ez dira Gipuzkoako ibaien egoera hobetzera bideratuko. Zehatz-mehatz, 12.000 Pasai Donibanerako, 300.000 Villabonarako eta beste 300.000 Mallabirako. Mallabiko partida honi dagokionez, kontuan izan Mallabiko eta Ermuko ur zikinak Debatik ateratzeko lanek 9 milioi euroko aurrekontua dutela.

    Isurketa Saturrarango hondartzara iritsi da

    Isuurketa saturrarango hondartzara iristean, argazkairen ezkerraldean, arkaitzen- eskoileraren ondoan .

    EAJren eta PSEren artean izenpetutako gobernu-akordioak beste gauza asko ez ezik honako hau ere badio: “Uraren hornikuntza, saneamendu eta arazketa azpiegitura hidraolikoak garatu eta eraikiko dira, dagoen plangintzaren arabera”. Baina plangintzak epeak ere zehazten ditu, eta, ikusi dugun bezala, proiektu askotan epe horiek ez dira bete, eta, itxura guztien arabera, bete gabe jarraituko dute. Alde horretatik, Urkulluren gobernu berriaren eta Iñaki Arriola Ingurumen kontseilari berriaren aurrekontua ezin etsigarriagoa da. Gauzak izugarri aldatu ezean, garbi dago gobernu-konpromiso hori ez dela beteko, eta legegintzaldiak hasi baino ez du egin.

    EGUZKI, 2017ko apirila

    (1) Mijoako egoerari buruzko informazio, honako lotura honetan:

    http://eguzki.org/2017/01/16/mijoako-saneamendua-2017ko-aurrekontuan-kontuan-izateko-eskatu-dio-eguzkik-eusko-jaurlaritzari/

    (2) Gipuzkoan Jaurlaritzaren finantzazioaren zain dauden proiektuei buruzko informazioa, honako lotura honetan:

    http://eguzki.org/2017/01/11/gipuzkoako-ibaien-saneamendua-eta-jaurlaritzaren-zorrak/ aolikoak garatu eta eraikiko dira, dagoen plangintzaren arabera”. Baina plangintzak epeak ere zehazten ditu, eta, ikusi dugun bezala, proiektu askotan epe horiek ez dira bete, eta, itxura guztien arabera, bete gabe jarraituko dute. Alde horretatik, Urkulluren gobernu berriaren eta Iñaki Arriola Ingurumen kontseilari berriaren aurrekontua ezin etsigarriagoa da. Gauzak izugarri aldatu ezean, garbi dago gobernu-konpromiso hori ez dela beteko, eta legegintzaldiak hasi baino ez du egin.

     

     


    Partekatu - Compartelo