Albistea

  • Erreka jeitsiera erreibindikatiboa Leitzaranen

    2017-05-11
    Partekatu - Compartelo

    Natur parke izendatzearen eta isurketekin amaitzearen alde.

    Bideoa ikusteko egin klik irudian.

    Pantallazo Erreka jeitsiera 2017

     

     

     

     

    Data hauetan egin ohi dugunez, erreka jaitsiera antolatu du Eguzkik, Leitzaran aranak eta Leitzaran ibaiaren arroak egun dituen arazoen aldarria egiteko.

    Jaitsiera, zeina Andoaingo Santa Krutz jaien barruan ospatzen den, ur hotzarekin baina oso giro alai eta festatsuan joan zen, non  batez ere gazteak parte hartu zuen.

    Leitzaran Natur Parkea.

    Leitzaran Natur Parkearen izendapena, Leitzarango autobide (Andoain-Irurtzun autobidea) gatazkatsuaren egitasmoarekin batera garatzen hasi zen, ondoren izandako elkarrizketa eta negoziaketen gaietako bat izan zen eta  1992an lortuta akordioaren parte izan zelarik. Ordutik hona, Leitzaran ibaia 1995ean Eusko Jaurlaritzak Biotopo Babestu izendatu zuen, benetan izan behar zuenaren suzedaneo bat besterik ez dena, EBeko Natura 2000 Sarearen barruan dago, zeinaren ondorioz 2012an KBG (kontserbazio Bereziko Gunea)izendatu zen, biak ala biak egungo babes mailaren adierazle nagusi gisa.

    Erreka jeitsiera 2017-4

    Praktikan, egunerokotasunean, babes hori ez dago hain argi edo ez da hain erreala. Izan ere, lehen unetik hasi ziren babeserako oinarrizko gaiak ez betetzen edo huts egiten. Adibidez, Biotopo izendapenetik eratortzen da:

    –          Egungo habitat edo/eta bioaniztasuna  mantentzen edo hobetzeko helburuak zehazteko eta aurrera eramaten lagunduko duen  urtez-urteko plangintza. EZ DAGO.

    –          Kudeaketa egin ahal izateko antulakunde bat, patronatua deitu ohi zaiona, EZ DAGO.

    –          Leitzarango bide nagusia ibilgailuei ixteko bezalako neurri zehatzak, zeina Biotopo izendepanean bertan datorren (gogora dezagun, 1995eko da), ez da indarrean jarri 2011 arte. INDARREAN 16 URTE BERANDUAGO!

    Erreka jeitsiera 2017-6

    KBG izendapenari dagokionean berriz, honek lau urterako plangintza eta aurrekontu batez osatuta egon beharko luke baina ez da horrela. EZ DAGO EZ PLANGINTZA EZT AURRENKONTU ZEHATZIK LEITZARAN KBGrako , ZEINA NAHITAEZKOA DEN.

    Egia izanik ere aurrerapauso txiki batzuk eman direla, Usabelartza zohikaztegiaren hobekuntza, Inturiako presaren desagertzea (orain Ollokikoaren ari da Aldundia), arrainentzako errunlekuak sortzea… Egun Leitzaran KBG-an EZ DANO EZ PLANGINTZARIK EZTA IKUSPEGI OROKORRIK ERE.

    Isurketak ez dira eteten.

    Baina badu Leitzaranek Andoaingo udalerrian beste arazo bat: ur beltzen isurketak.

    Egun, UR BELTZEN ISURKETA LEITZARAN IBAIRA EZ DA ETEN, 2013A EZKERO ORIA ERDIKO ARAZTEGIA MARTXAN BADAGO ERE. Gainera hauen  UBIDERATZEAK EZ DU DATARIK.

    Erreka jeitsiera 2017-3

    Leitzaran bezala, Errekabeltz edo Ziako erreka ere, Andoaindik igarotzen da eta Orian hiltzen da. Eta hartan bezala, ur beltzak Errekabeltzera isurtzen jarraitzen dugu, zeinak Andoaingo ur beltzen %40 inguru diren. Eta hala jarraitu beharko dute denbora luzez, ERREKABELTZ-ZIAKO ERREKAKO SANEAMENDUA EZ BAITA  AURRERA ERAMANGO 2021 ARTE. Data hori ere zalantzan jartzeko modukoa da, Eusko Jaurlaritzaren aurtengo aurrekontuetan EAE osoan ur zikinak biltzeko eta arazteko 12,5 milioi euro baino ez ditu ipini Jaurlaritzak, eta diru kopuru horrekin ezin zaie inolaz ere aurre egiten hasi alor honetan bete gabe dituen konpromisoei. Are gehiago, aurrekontu hauekin, atzerapenek pilatzen jarraituko dute, ezinbestez. Kontuan izan Jaurlaritzak alor honetan dituen zorrak, Gipuzkoan bakarrik, 50 milioi euro ingurukoak direla. Izan ere, Mijoakoa ez da agindutako finantzazioaren zain dagoen proiektu bakarra (1).

    Jaurlaritzak EAE osorako aurreikusi dituen 12,5 milioi horietatik 612.000 euro baino ez dira Gipuzkoako ibaien egoera hobetzera bideratuko. Zehatz-mehatz, 12.000 Pasai Donibanerako, 300.000 Villabonarako eta beste 300.000 Mallabirako. Mallabiko partida honi dagokionez, kontuan izan Mallabiko eta Ermuko ur zikinak Debatik ateratzeko lanek 9 milioi euroko aurrekontua dutela.

    Jeitsiera 2017 talde argazkia

    EAJren eta PSEren artean izenpetutako gobernu-akordioak beste gauza asko ez ezik honako hau ere badio: “Uraren hornikuntza, saneamendu eta arazketa azpiegitura hidraolikoak garatu eta eraikiko dira, dagoen plangintzaren arabera”. Baina plangintzak epeak ere zehazten ditu, eta, ikusi dugun bezala, proiektu askotan epe horiek ez dira bete, eta, itxura guztien arabera, bete gabe jarraituko dute. Alde horretatik, Urkulluren gobernu berriaren eta Iñaki Arriola Ingurumen kontseilari berriaren aurrekontua ezin etsigarriagoa da. Gauzak izugarri aldatu ezean, garbi dago gobernu-konpromiso hori ez dela beteko, eta legegintzaldiak hasi baino ez du egin.


    Partekatu - Compartelo