CETAri EZ! Herriek Erabaki! esateko elkarretaratzeak

WhatsApp Image 2017-05-18 at 19.50.32Gaur   TTIP/CETA EZ Plataformak  Arriagan (Bilbo) elkarretaratu dugu Espainako Gobernuei eta Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza librerako akordioaren alde dauden alderdiei akordio hori ez dugula nahi, herriek erabakia eduki behar dutela eta, haiek gure izenean onartzen badute, demokrazia lapurtzen ari direla esateko.

CETA bezalako Nazioarteko Itun Ekonomikoek, neoliberalismoan sakontzen dute, estatuen eta herrien subirautza gutxitu eta mugatuz, eta korporazio handien eskubideak handituz eta egikaritaz erraztuz. Enpresek Estatuek, eta zeresanik ez herritarrok eta guk hautatutako instituzioek, baino botere eta eskubide gehiago dituzten eszenatoki bat eraikitzen lagunduko du CETA-k, beste nazioarteko hitzarmen batzuekin batera, TTIP-a esaterako.

Gaur CETAren aldeko alderdiek  osorako emandakina atzera botatzean urrats bat gainditu dute Madrilgo Diputatuen Kongresuan; orain lehen baino altuago ezetz, erabaki hori gure esku egon behar dela esan behar diegu.

Horretarako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainak merkataritza libreko itunen aurkako borrokarako tresna abaitu dugu. Bertan, EAEko legebiltzarreko zein Nafarroako Parlamentuko kideen datuak eta emaila dituzu eskuragarri, CETA-ren kontra egin dezaten galdatzeko eurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Ekin CETAren kontra, esaiozu zure legebiltzarkideari!

Autonomia Erkidegoek ez dute eskumenik CETA onartzeko, baina bertan dauden alderdietako batzuk izan dira bai Europar Batasunean, bai Espainiar Parlamentuan bere negoziazioa eta onarpena bultzatu dutenak. Beraz, orain eskumen ezaren aitzakiapean eskuak garbitu nahi badituzte ere, erantzukizun zuzena daukate.

Ez iezaiezu utzi eskuak garbitzen! Herritar zaren heinean, behartu zure eskubideak babesten! Idatzi CETA babesten duten alderdietako parlamentari guztiei, euren postura aldatzera behartzeko!

Pertsonak irabazien gainetik gaudelako, aldarrikatu ditzagun gure eskubideak, eta interpelatu saltzen dituztenak!

Zikuñaga paper-fabrikan ekoizpen gehiago, baina noizko kirats gutxiago?

Zikuñaga Sta.BarbaraEgunotan albiste izan da Iberpapelek 180 milioi euro inbertitzeko asmoa duela Zikuñagako paper-fabrikan, Hernanin. Inbertsio horrek ekoizpena %15 edo %20 handitzea omen du helburu.

Beraz, ekoizpen gehiago, baina noizko kirats gutxiago?

Izan ere, sekulakoa da paper-fabrika horrek Hernanin, Astigarragan, Martutenen, Loiolan, Egian, Amaran, Grosen, Intxaurrondon, Aieten eta, oro har, Urumeako bailara inguruan aspaldi-aspalditik zabaltzen duen kiratsa, batez ere hego-haizeak jotzen duenean.

Eta ez dago disimulatzerik, 2014an, Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren enkarguz, kiratsari buruzko ikerketa bat egin zelako eta ondorioa dudagabea izan zelako: kiratsaren iturburua Zikuñaga paper-fabrika da.

Ikerketaren emaitzak enpresaren esku geratu ziren, neurriak hartuko zituelakoan. Ez du hartu, ordea, eta kiratsak Donostiaraino iristen jarraitzen du, batez ere iluntzean, terralak jotzean.

Gauzak horrela, gure kezka da ea ekoizpena handitzearekin batera kiratsa ere ez ote den areagotuko. Eta, gure ustez, Iberpapelek ekoizpena handitzeko dirua badauka, kiratsa gutxitzeko ere eduki beharko luke.

Beraz, Eguzkikook enpresari neurriak hartzeko eskatzen diogu, eta Jaurlaritzari eta Hernaniko Udalari, berriz, arazoari serio heltzeko eta Iperpapeli kargu behar bezala hartzeko, neurriak behin-betiko har ditzan. Eskaera hauxe bera egiten diegu bailarako gainerako udalei eta beharbada bereziki Donostiakoari, kiratsak Donostiako milaka eta milaka herritarri egiten baitie kalte.

Eguzki, 2017ko maiatza